ONCEren kupoi berezia 50. Tolosako Abesbatza Lehiaketaria eskainia

Urkullu Lehendakariak Tolosako Ekinbide Etxea jaso du 50. Abesbatza Lehiaketa dela eta.
24/10/2018
50. Tolosako Abesbatza Lehiaketa aurkeztu da
27/10/2018

ONCEren kupoi berezia 50. Tolosako Abesbatza Lehiaketaria eskainia

Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketari eskeiniko dio azaroaren 1eko kupoia aurten bere 50. urteurrena delako. Hori dela eta ONCEk hari eskeinitako 5,5 miloioi kupoi emitituko ditu eta salgai egongo dira Estatu osoan 20.000 agente saltzaileen salmenta guneetan, www.juegosonce.es web atarian eta baimendutako establezimendutan. Dagoeneko salgai dago eta azaroaren 1ean zozketatuko da.

Kupoia Tolosako Topic-en (Txotxongiloen Nazioarteko Zentroan) aurkeztu dute Nuria Carbonellek, Tolosako Kultura Zinegotziak; Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko Lurralde Ordezkariak; Miguel Angel Aizpuruak, Gipuzkoako ONCEren zuzendariak; Julian Lacunzak, Tolosako Ekinbide Etxearen presidenteak; eta Luismi Espinosak, Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketarenzuzendariak.

Eguneroko Kupoia denez 1,50 euroren truke, bost zifrak edukiz gero 35.000 euroko 55 sari lor daitezke. Eta 2 euroren truke Paga irabazi daiteke, hots 25 urtean hilabeteko 3.000 euroko saria.

Euskara
X