2011. urtean iritsi nintzen Kolonbiara. Ordutik hamarkada bat baino gehiago pasa da eta herrialdea ez da gehiegi aldatu denbora honetan. Bakea sinatu zen duela urte batzuk, baina bakea ez da guztiz iritsi herrialdeko txoko guztietara. Indarkeriak jarraitzen du, gizartean desberdintasun sozial handiak mantentzen dira, eta oraindik ere, liskar handiak daude lurragatik talde armatu desberdinen artean. Horrek eragin izugarria du herritarrengan, milaka kolonbiar mehatxatuta baitaude giza eskubideak defendatzeagatik, eta egun, Kolonbia da mundu mailan lider sozial gehien hiltzen dituzten herrialdea. Hitzaldi honetan, korrespontsal baten ikuspegitik hitz egingo dut. Herrialdea nola dagoen, eta izan duen bilakaera.
ARANTXI PADILLA. Billabona, 1982. Gazte garaitan Bosnian eta Etiopian aritu nintzen boluntario moduan, eta 27 urterekin, EITBn lanean nengoela, eta Tolosako Musika eskolan irakasle, Kolonbiara joateko aukera eskaini zidaten korrespontsal moduan. 10 urte baino gehiago daramatzat Bogotan bizitzen, Latinoamerikako berriemaile, Mexikotik behera dauden herrialde desberdinetako hauteskundeak, protestak eta momentu historikoak gertutik bizi eta kontatzen. Esaterako: Chavezen azken urteak eta bere heriotza, Kolonbiako bakea sinatu aurretik FARCeko gerrilariekin kanpamenduetako egonaldia, Hondurasen kartzela batean 300 preso erretzea, edota Ekuadorreko lurrikarak guztiz markatu du nere bizitza, baita egun Brasilen, Lula Da Silvaren itzulera, edo Kolonbian, Gustavo Petro presidenteen aroak ere.
2022ko otsailaren 24ra arte, inor gutxik uste zuen Putin ondoko herrialdearen aurkako inbasio masibo bat egiteko gai zenik, Kiev, Ukrainako hiriburua, bonbardatzera ere iritsiz. Gauetik goizera, Kremlinek edozein eraso-plan ukatzetik hura ezinbestekotzat justifikatzen saiatzera igaro zen. Moskun korrespontsal gisa 5 urteko esperientziatik, Erika Reijak Errusia gero eta erregimen autoritarioago baterantz izan duen noraeza argitaratzen du, horrek Mendebaldearen aurkako erabateko konfrontazioa ekarri duena.
Kazetaria eta politologoa, ÉRIKA REIJAK Espainiako Telebistan lan egiten du 2004tik, eta oposizio bidez plaza finkoa du bertan. Errusiako kate publikoaren korrespontsal gisa eta espazio post-sobietarrean egindako lanagatik, Prentsa Askatasunaren Jose Couso saria edo Kanpoko Espainiako korrespontsal onenaren Nazioarteko Prentsa Klubaren saria jaso ditu. Aurretik Marokora bidali zuten, baita ere herrialde eta gatazka askotara mandatari bezala. Nabarmentzekoak dira Egiptoko iraultzaren estaldurak, Libiako gerra, Ukrainako Donbaseko eskualdean gatazka piztu izana edo israeldarren eta palestinarren arteko azken gerrak.
Celia Moreno & Antonio Martín-Abarka, biolinak
Miguel López, biola
Isabel Schlegel, Txeloa
Eider laukotea Musikenen jaio zen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroan, 2022an. Europako hainbat lekutako musikari gazteek osatzen dute. Proiektu artistiko bat sortzea dute helburu, beren emanaldietako bakoitzean kalitatea nabarmentzeko. Errepertorio originala eskaintzen dute, askotariko lanak interpretatuz eta egungo konpositoreen lanak estreinatuz.
Celia Moreno biolin-jotzaileak Joan Alonsorekin amaitu zuen karrera Badajozko CSMBGn eta gaur egun Catalin Bucataruren babespean ikasten du.
Antonio Martínez biolin-jotzaileak goi-mailako ikasketak amaitu zituen Madrilgo Musika Kontserbatorio Nagusian, Mª Carmen Jiménezekin eta gaur egun Aitzol Iturriagagoitia irakaslearekin ari da ikasten.
Miguel López biolistak Madrilgo Alfontso X Unibertsitatean amaitu zuen karrera eta Ashan Pillai maisuarekin ikasi zuen. Gaur egun, Natalia Tchitch biolistarekin ari da ikasten.
Isabel Schlegel biolontxelo-joleak 2020an hasi zituen goi-mailako ikasketak, Markus Wagnerrekin, Nürenbergen eta gaur egun Damian Martinez irakaslearekin ikasten du.
PROGRAMA
F. J. Haydn (1732-1809:. Cuarteto de cuerdas en Si bemol Mayor Op.76 No.4 “Sunrise” Hob. III.78
Allegro con spirito
Adagio
Menuetto
Allegro ma non troppo
Webern (1883-1945):Movimiento Lento para cuarteto de cuerda en Mi bemol Mayor
Youshin Gin (1997- ): Harri I (estreno)
Darío Muñoz, biolina
Pedro Bastião, zeloa
Hiram Vega, pianoa
Hiruko Trio sortu berria da eta musikari hauek osatzen dute: Darío Peréz biolinarekin, Pedro Ribeiro biolontxeloarekin eta Hiram Vega pianoarekin. Hainbat hiritatik, Valentziatik, Aveirotik eta Iruñetik, hurrenez hurren, hirukote gisa ezarri ziren Donostian, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroan. Katalin Bucaratu biolin-jole errumaniarrak, Pavel Gomziakov biolontxelo-jole errusiarrak eta Gustavo Lab-Jerez piano-jole espainiarrak zuzendu dituzte eta, XIX. eta XX. mendeetako hiru konpositore gazte garrantzitsuen musika interpretatzen dute.
Hain zuzen, Clara Schumann, S. Rachmaninoff eta D. Shostakovichek 30 urte bete baino lehen idatzi zituzten beren lanak eta adin goiztiarretik erakutsi zuten beren talentua.
PROGRAMA
C. Schumann (1819 – 1896): Trío para piano en sol menor. Op. 17.
– Allegro moderato
– Scherzo y Trío
– Andante
– Allegretto
J.S. Bach (1685-1750) Suite n. 2 para violonchelo solo
– Preludio
– Sarabanda
G. Casadó (1897-1966) Suite para violonchelo solo
– Preludio
Rosario Guerra, txirula
Pau Buforn, perkusioa
Musikeneko interpretazio masterrean sortu zen Flaufusio ganbera bikote berria. Bien arteko musika esperientzia eta heldutasuna, kideen esperientzia luzearen bidez elkartzen dira.
Esperientzia horien artean, nabarmentzekoak dira JONCatalunya, JOGValenciana, Mahler Academy, OJExtremadura eta JOCórdoba eta beste orkestra profesional batzuetan parte hartu izana, hala nola ADDA Simfònica eta Bochumer Phoniker orkestretan, arte-emaitzen kalitatea bermatzen dutelarik.
Rosariok musika-tresnarako ohorezko matrikula lortu zuen profesionalaren azken urtean, bai eta Kordobako Rafael Orozco OMZko ganbera irakasgaian ohorezko matrikula ere. Gaur egun, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikaslea da.
Pauk matrikula eta ohorezko aipamena lortu zituen maila profesionalean eta Valentziako Erkidegoan, ikasketak egin zituen ikastetxean. Murtziako OMZn amaitu zuen karrera eta gaur egun Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikaslea da.
PROGRAMA
A. Piazzolla (1921-1992): Historia del tango
-Bordel 1900
-Café 1930
J. S. Bach (1685-1750): Suite no 2 para laúd
-Gigue
C. Cangelosi (1982- ): Caprice for piccolo flute and xylophone
M. L. Ozaita (1939-2017): Tres pequeñas piezas (3’)
-Moderato
-Lentisimo
-Vivo y decidido
N. Daughtrey (1975- ): Azul
-Cerulean Ice
-Sapphiric Fire
T. Goliński (1986- ): Luminosity
-II movimiento
K. Hoover (1937-2018): Kokopeli
Jaime Barranco, txirula
Laura Valentina Cárdenas, biolina
Esteban Ramírez, biola
Trio Codix flauta, biolin eta biola talde bat da, Jaime Barranco, Esteban Ramírez eta Valentina Cárdenasek osatua. Cadiz, Medellín eta Bogotátik datoz, eta goi-mailako ikasketak eta Interpretazioko Masterra egin bitartean, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroan elkartu dituzte heuren bide artistikoak. Instituzio horretan sortu zen Reger, Beethoven eta Szervánszky konpositoreen lanak interpretatzeko interes komuna.
Besteak beste, Andaluziako Orkestra Gaztea (OJA), Espainiako Hegoaldeko Orkestra Gaztea (JOSE), Kolonbiako Orkestra Filarmoniko Gaztea eta Kolonbo-Frantziar Orkestra binazionala izan dira orkestrako kideak. Era berean, jaialdi eta lehiaketetan parte hartu dute, hala nola Verbier Festival, Joaquín Villatoro Interpretari Gazteen IX. Lehiaketa eta LOE Academy.
PROGRAMA
L.Beethoven (1770-1827): Serenade in D major, op.25
I.Entrata. Allegro
II.Tempo ordinario d’un Menuetto
III.Allegro molto
IV.Andante con variazioni
V.Allegro scherzando e vivace
VI.Adagio-Allegro vivace e disinvolto
Max Reger (1873-1916): Serenade in G major, op.141
I.Vivace
II.Larghetto
III.Presto
Endre Szervánszky (1911-1977), Trío
I.Allegro Moderato
II.Allegro, alla marcia
• AFRIKA. LURRETIK KONTINENTE ISILA KONTATZEKO ERRONKA
Saio honetan, Xavier Aldekoa erreportariak Afrikako korrespontsal gisa 20 urte baino gehiagoko esperientziaren erronkak azalduko ditu. Gatazken edo goseteen estalduratik hasi eta munduko kontinenterik gazteenaren etorkizuna aldatzen ari diren feminismo- edo ziberaktibismo-mugimenduetara. Lurralde aberatsa eta kultura askotarikoa ikusiko dugu, historia zauritu batekin. Orain, mundu mailako erraldoi berriak mehatxatzen dituzte, hala nola Txina edo iritsi den azkena: Errusia.
• AFRIKA BOROBILA DA
Nonahiko futboletik Kenia, Etiopia edo Ugandako lasterkarietara edo petanka Madagaskarren, Xavier Aldekoa erreportaria Afrikako migrazio-bideak, biolentzia jihadistaren gorakada eta Mozambikeko kaleko haurrak bezalako errealitate konplexuetara hurbilduko da hitzaldi honetan. Beste ikuspegi bat, kirolari lotutako istorioen bidez.
Xavier Aldekoa (Bartzelona, 1981) erreportaria da eta Afrikarekiko eta hango jendearekiko pasio berezia du. Azken hogei urteetan, Afrikako berrogeita hamar bat herrialdetan ibili da eta gatazkak, epidemiak edo goseteak estali ditu, baina baita ehunka kultura afrikarren historia eta tradizioak, Estatuen sorrera, matxinaden leherketa edo etengabe aldatzen ari diren herrialdeen garapen ekonomiko eta soziala ere. La Vanguardian Afrikan korrespontsala da, 5W aldizkariaren sortzaileetako bat eta National Geographic edo RAC1-en kolaboratzailea, besteak beste. Bere proiektuetako batzuk, dozena bat sarirekin baino gehiagorekin egindako lanaren emaitza gisa, erakusketak, fotolibroak, dokumentalak edo antzerki-lanak egin dira, eta Espainiako dozenaka hiritan eta Brasil, Gambia, Belgika, Frantzia edo Suitzan erakutsi dira. Beste hiru libururen egilea da: Océano África (2014), Hijos del Nilo (2016) eta Indestructibles (2019)
PRESTAKUNTZA JARDUNALDIA
Zikoina beltzak, sumendiak, yetiak, pikotxak, supersagarrak, muskerrak. Zentsurak, omenaldiak, karabanak zezenekin eta artistekin. Nola eraikitzen da bizitza bat literaturatik, bidaiatik eta naturatik abiatuta? Espainian eta Latinoamerikan Liternatura etengabe zergatik zabaltzen den ulertzeko eta gizakien eta besteen arteko Elkarrizketa Handia sustatzeko hitzaldia.
Gabi Martínez, idazlea. Hamar herrialdetan itzulia. Bere liburu sarituenen eta ezagunenen artean, Sólo para gigantes, Un cambio de verdad, Lagarta eta Las defensas. Liternatura Jaialdiaren zuzendaria da; Caravana Negra eta Lagarta Fernández elkarteen fundatzailea, Hiri- eta Lurralde-ekologia Fundaziokoa eta Animales invisibles proiektuko zuzendarikidea.
*Hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.
Geologia Zientzien Nazioarteko Batasunak duela gutxi argitaratu du munduko ondare geologikoko lehen 100 lekuen zerrenda. Lurraren historia harrigarria eraikitzeko bide eman duten funtsezko lekuak dira. Arroila Handia, Everest mendia, Kilimanjaroa edo Perito Moreno glaziarra dira geologiaren ikono handietatik egindako bidaia harrigarriaren zati txiki bat.
Asier Hilario (Tolosa 1977) IUGSko (International Union of Geological Sciences) Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordeko lehendakaria. Geologian doktorea da eta Euskal Kostaldeko UNESCOren Geoparke Mundialeko koordinatzaile zientifikoa.
*Hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.
Ezinezko nabigazioari buruzko liburua da hau. 4.700 kilometro baino gehiagoan, Kongo ibaia, aberastasunaren funtsa eta kontinente oso baten arrastoak, bere ertzetan bizi diren herrien historiari, kulturari eta tradizioei irekitako atea da. Txalupa atestatuen, kanoa arinen edo tokiko garraiobideen barruan, Xavier Aldekoak Afrikako ibai handia zeharkatu du iturrietatik bokalera, eskualde aberats, zauritu eta bizi baten errealitatean sartzeko.
Xavier Aldekoa (Bartzelona, 1981) erreportaria da eta Afrikarekiko eta hango jendearekiko pasio berezia du. Azken hogei urteetan, Afrikako berrogeita hamar bat herrialdetan ibili da eta gatazkak, epidemiak edo goseteak estali ditu, baina baita ehunka kultura afrikarren historia eta tradizioak, Estatuen sorrera, matxinaden leherketa edo etengabe aldatzen ari diren herrialdeen garapen ekonomiko eta soziala ere. La Vanguardian Afrikan korrespontsala da, 5W aldizkariaren sortzaileetako bat eta National Geographic edo RAC1-en kolaboratzailea, besteak beste. Bere proiektuetako batzuk, dozena bat sarirekin baino gehiagorekin egindako lanaren emaitza gisa, erakusketak, fotolibroak, dokumentalak edo antzerki-lanak egin dira, eta Espainiako dozenaka hiritan eta Brasil, Gambia, Belgika, Frantzia edo Suitzan erakutsi dira. Beste hiru libururen egilea da: Océano África (2014), Hijos del Nilo (2016) eta Indestructibles (2019)
*Hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.
