Oso gutxi, edo, hobeto esanda, ia ezer ez dakigu, Bachen bizitzako lehen urteei buruz, eta are gutxiago nerabe bizitza gorabeheratsuan zehar izan zuen prestakuntzaz eta formakuntzaz.
Baina, iritsi zaizkigun apurren artean, Bachen biografo guztiak bat datozen zerbait dago, autodidakta izan zela, berak ikasleei errepikatzen zien bezala, miresten zituen musikarien partiturak kopiatuz konpo-satzen ikasi zuela: Johann Christoph Bach, Johann Pachelbel eta Dietrich Buxtehude musikari miresgarri horien artean zeuden.
Johann Christoph Bach osabaren partiturak kopiatu zituen, eta idatzi zuen “konpositore sakona, fami-liako adierazkorrena” zela. Johann Pachelbelen musika Johann Christoph anaiaren etxean ezagutu eta ko-piatu zuen -haren aitaorde eta familiako laguna zena-, eta 400 kilometro baino gehiago egin zituen oinez Dietrich Buxtehude ezagutzeko, haren musika erabakigarria izan zen bere bilakaeran.
Jarraian aurkezten den programak omenaldi txiki bat egin nahi die konpositore handi horiei -neurri handi batean, ezezagun handi horiei-, eragin zuzena izan baitzuten, askorentzat garai guztietako konpo-sitorerik handiena denaren garapenean.
JESU, MEINES LEBENS LEBEN, BuxWV 62,
Dietrich Buxtehude (Alemania, 1637-1707)
HERR, WENDE DICH UND SEI MIR GNADIG
Johann Christoph Bach (Alemania, 1642-1703)
WAS GOTT TUT, DAS IST WOHLGETAN, PWV 487
Johann Pachelbel (Alemania, 1653-1706)
CHRIST LAG IN TODESBANDEN, BWV 4
Johann Sebastian Bach (Alemania, 1685-1750)

Tomasak 40 urte baino gehiago daramatza bere hiriko azoka batean lanean, frutak, barazkiak, haragia eta arraina saltzen.

Merkatua bere etxea da, eta gainerako dendariak bere familia. Frantzisko, bere senar zena, aspaldi hil zen, eta haren argazki bat baino ez da geratzen orain, San Isidroko zelaian elkar ezagutu zuten egunaren oroitzapena.

Irratia asko gustatzen zaio, beti izaten du kopla edo txotisen bat irratian jarrita, horixe baita bere musikarik gogokoena.

Mariak ere laguntzen dio kaxak kargatzen eta Tomasari ahazten zaion guztia gogorarazten, oso despistatua baita eta beti egoten baita izarrei begira.

Azkenaldian, jakiak hasi zaizkio hizketan –hainbeste maitasun ematen diedanez, normala da nirekin hitz egin nahi izatea– dio Tomasak. Izan ere, orain arrainen elkarrizketa zentzugabeak entzuten ditu, patata kexu da merkeegi dagoelako eta udareak negar egiten du bakarrik sentitzen delako.

Tomasak bolada bat darama bere oinordeko perfektuaren bila. Gaztetako ametsa bete nahi du, zirku batean funanbulista gisa lan egin eta bost kontinenteetan zehar bidaiatzeko erabakia hartu du. Agian pertsona hori dirudien baino hurbilago dago, agian laster iritsiko da biltegian hainbeste urte daramatzan maleta hori ateratzeko eguna.

Eldarnio horren barruan gure txanda iritsi arte itxaron beharko dugu. Denok hartu al duzue zenbakia? Nor da azkena?

Zuzendaritza: Patricia Arroyo eta Vera González

Egilea: Patricia Arroyo eta Vera González

Aktorea: Patricia Arroyo eta Esther González

Teknika: Mahaia eta hagaxka

Gomendatutako Adina: Familiarra

Iraupena: 50’

Hizkuntza: Gazteleraz

Lekua: Zerkausia

Tomasak 40 urte baino gehiago daramatza bere hiriko azoka batean lanean, frutak, barazkiak, haragia eta arraina saltzen.

Merkatua bere etxea da, eta gainerako dendariak bere familia. Frantzisko, bere senar zena, aspaldi hil zen, eta haren argazki bat baino ez da geratzen orain, San Isidroko zelaian elkar ezagutu zuten egunaren oroitzapena.

Irratia asko gustatzen zaio, beti izaten du kopla edo txotisen bat irratian jarrita, horixe baita bere musikarik gogokoena.

Mariak ere laguntzen dio kaxak kargatzen eta Tomasari ahazten zaion guztia gogorarazten, oso despistatua baita eta beti egoten baita izarrei begira.

Azkenaldian, jakiak hasi zaizkio hizketan –hainbeste maitasun ematen diedanez, normala da nirekin hitz egin nahi izatea– dio Tomasak. Izan ere, orain arrainen elkarrizketa zentzugabeak entzuten ditu, patata kexu da merkeegi dagoelako eta udareak negar egiten du bakarrik sentitzen delako.

Tomasak bolada bat darama bere oinordeko perfektuaren bila. Gaztetako ametsa bete nahi du, zirku batean funanbulista gisa lan egin eta bost kontinenteetan zehar bidaiatzeko erabakia hartu du. Agian pertsona hori dirudien baino hurbilago dago, agian laster iritsiko da biltegian hainbeste urte daramatzan maleta hori ateratzeko eguna.

Eldarnio horren barruan gure txanda iritsi arte itxaron beharko dugu. Denok hartu al duzue zenbakia? Nor da azkena?

Zuzendaritza: Patricia Arroyo eta Vera González

Egilea: Patricia Arroyo eta Vera González

Aktorea: Patricia Arroyo eta Esther González

Teknika: Mahaia eta hagaxka

Gomendatutako Adina: Familiarra

Iraupena: 50’

Hizkuntza: Gazteleraz

Lekua: Zerkausia

Maruja baserritarra oilarrak kantatzean jaiki da. Lau makar kendu eta katu bat bezala garbitu da. Baserrian egun bat pasatuko dugu Marujarekin. Animalia guztiak esnatuko ditugu; biberoia lau txerritxori emango diegu; Doña Lobaren bizilaguna sendatuko dugu; bost otsori esker, hamabost dozena arrautza bilatuko ditugu; eta Miranda ardi zaharrarekin rock and roll bat dantzatuko dugu jarraian. Kikiriki!

Zuzendaritza: Ana Isabel Gallego eta Ángel Sánchez

Egilea: Ana Isabel Gallego eta Ángel Sánchez

Aktorea: Ana Isabel Gallego

Gomendatutako Adina: 3 urtetik aurrera

Iraupena: 35’

Hizkuntza: Gazteleraz

Lekua: TOPICeko  Anbiguan

Ahatetxoak bere abenturarik garrantzitsuenari ekitea erabaki du. Bizitza zail bezain alaia da berea, eta koadro infinitu batean margotuko da, non urtaroak, basoko animaliak eta paisaia zoragarriak agertuko baitira. Goza ezazu amaiera ezagun eta harrigarriraino eramango zaituen bidaia musikal honekin.

Zuzendaritza: Hans Christian Andersen, La Puntual-ek eginiko moldaketa

Egilea: Néstor Navarro

Aktorea: María Ballús

Teknika: Títeres de mesa

Gomendatutako Adina: 3 urtetik aurrera

Iraupena: 40’

Hizkuntza: Gazteleraz

Maruja baserritarra oilarrak kantatzean jaiki da. Lau makar kendu eta katu bat bezala garbitu da. Baserrian egun bat pasatuko dugu Marujarekin. Animalia guztiak esnatuko ditugu; biberoia lau txerritxori emango diegu; Doña Lobaren bizilaguna sendatuko dugu; bost otsori esker, hamabost dozena arrautza bilatuko ditugu; eta Miranda ardi zaharrarekin rock and roll bat dantzatuko dugu jarraian. Kikiriki!

Zuzendaritza: Ana Isabel Gallego eta Ángel Sánchez

Egilea: Ana Isabel Gallego eta Ángel Sánchez

Aktorea: Ana Isabel Gallego

Gomendatutako Adina: 3 urtetik aurrera

Iraupena: 35’

Hizkuntza: Gazteleraz

Lekua: TOPICeko  Anbiguan

Ikuskizun dibertigarria da, umorez eta musikaz betea. Aktoreak eta objektuak bildu eta elkarren kontra borrokan arituko dira helburu bakar batekin: betiko gaztetasunaren giltza aurkitzea. Eta aurkitu aurkituko dute; ez ordea bilatzen zuten lekuan. Zortzi urteko neskato batean topatuko dute, Nadia izenekoa, benetan, haietako bakoitza dena. Alegia, haien burua da aurkituko dutena, jolasaren eta barrearen plazera aurkituko dute. Orduan, haien ustez, beste zerbaitek eragiten du ederra izateko nahia, askoz indartsuagoa den zerbaitek: maitatuak izateak.

Ikuskizun honek agerian uzten du gure eromenaren tamaina. Estimatuago eta maitatuago sentitzearren, muturreraino eramaten gaituen eromenarena hain zuzen.

Ederra izan nahi dut! lanak FETEN 2014 jaialdiko epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen “proposamenaren originaltasunagatik eta eszenaratzearen bat-batekotasunagatik”. Asturiasko arte eszenikoen Oh! 2014 sarietarako izendatua izan da haurrentzako ikuskizunik onenen artean, eta bere egilea, Olga Churchich, testu onenerako izendatua izan da era berean.

Zuzendaritza: Olga Churchich

Egilea: Olga Churchich

Aktorea: Olga Churchich eta Paula Alonso

Teknika: Mixta, mahai txotxongiloak eta objektuak

Gomendatutako Adina: 5 urtetik aurrera

Iraupena: 45’

Hizkuntza: Gazteleraz

Hiru dokumentalistek erakutsiko digute nola aurkitu zuten pozoituta Sierra Morenako azken otsoa. Animaliak lehia bat izango du bere barruan: organismoan barrena hedatzen den toxikoa.

Lovo maitasun-istorio mikroskopiko eta zelularra ere bada, itzulerarik gabeko ihesaldia. Animaliaren biziraupena bera jarriko du arriskuan. Desagertzear dagoen beste espezie bat, ekosisteman dugun erantzukizunarekin aurrez aurre jartzen gaituena. Gai al da maitasuna pertsonajeen patu beltza iraultzeko? Nola erantzungo luke habitatak mehatxu suntsitzaile baten aurrean?

Zuzendaritza: Carlos Cazalilla

Egilea: Carlos Cazalilla

Aktorea: Carlos Cazalilla, Vera González, Esther D’Andrea

Teknika: Live-Cinema, txotxongiloak eta aktoreak

Gomendatutako Adina: 7 urtetik aurrera

Iraupena: 50’

Hizkuntza: Gazteleraz

Zabor-biltzailea hitzik eta zuzeneko musikarik gabeko obra da, txotxongiloen mundua eta antzerki fisikoa dantzarekin nahasten dituena. Ikuskizun honetan, zaborretik irudiak sortzen dira: metala, plastikoa, e.a. Pertsonaia, eszenografia eta atmosfera gisa lantzen dugu zaborra.

Maskaren, txotxongiloen eta formen bidez kontatutako istorioa, ikusleari bere eguneroko bizitzako hondakinak, eszenarako estilizatuak eta eraldatuak, ezagutzeko parada emango diona. Zaborrak gure mundua laster konkistatuko duela azaltzeko, dagoeneko galduta dagoen mundu baten istorioa kontatuko dugu.

Zuzendaritza: Moving Compass

Egilea: Moving Compass

Teknika: Bunraku, mahaia, eskularrua, objektuak eta maskarak

Gomendatutako Adina: Adultos

Iraupena: 60’

Hizkuntza: Castellano

Zirkuari eta “barieteei” eginiko omenaldi laburra. Familiei zuzendutako sorkuntza-ikuskizuna. Pertsonaiek pistan zehar plazaratzen dituzte haien trebetasunak, balentriak eta bitxikeriak erakutsiz. Umoregile batek aurkezten du desfilea, modu karikatureskoa eta off ahotsa baliatuta.

Ikuskizunaren erritmoa lasaia izatetik gero eta biziago izatera pasatuko da: trepidante ma non troppo, allegretto, erlaxagarria. Protagonista bakoitzaren izaerak eta energiak markatuko du erritmoa betiere. Konpainiaren lan-ildoari jarraituz, Circ-Cabaret Armando Rissotto asmakizunez eta mekanismoz beteta dago, baita samurtasunez, magiaz eta poesiaz ere.

 

Armando Rissotto agure sentikorra eta sukaldaritzaren maitalea da, eta zintzo jarraitzen du bere lanarekin: pistako langilea, zuzendaria, aurkezlea eta beste edozer. Barietate-ikuskizunari ukitu originala emateko, menu moduan aurkeztea erabaki du, hau da, bankete handi balitz bezala. Pistan azalduko diren artistak dira menu berezi hau sortzeko osagai egokiak: motoziklista distiratsu eta bizkorra, abeslari aldarrikatzailea eta adarjotzailea, azti misteriotsu eta ia gauza guztietan eraginkorra, ahots leuna duen kantari ederra, trapezista trebea baino trebeagoa…

Zuzendariza: Jordi Llop

Egilea: Ignacio Azcargota

Aktorea: Ignacio Azcargota

Teknika: Portés

Gomendatutako Adina: Helduak

Iraupena: 50’

Hizkuntza: Gasteleraz

Hasierako puntutik amaierako puntura. Eta bidean hainbat puntu eta aparte, puntu eta jarrai, etenpuntu edo puntu eta koma. Jordi Bertranek bere unibertso poetikotik eszenatokiraino ekarriko dizkigu istorio puntual hauek:

1. EULITZARRAREN HEGALDIA
Nikolai Rimsky-Korsakov musikari, konpositore eta orkestra-zuzendari errusiarrak inspiratutako eszena. Imajinatutako birsorkuntza bat da: zerk bultzatu zuen musikari handia Zar Saltanen ipuinaren interludio ezaguna egitera?
2. NO CLINC CLINC
Talde-lanari kantua. Antzerki bisualeko istorio honetan, gitarjole baten eskuak bi pertsonaia maitagarri bihurtzen dira bi puntu zuriri esker. Eta, ados jartzeko zailtasunak izan arren, erronka zailenak gaindituko dituzte.
3. METAMORFOSIA
Franz Kafka kafkiarrak intsektu izugarri bihurtu du Gregori. Familiak konfinatuta duen gelatik ihesi, Parisko kaleetan barrena dabil, bere bizitza atsekabetuari amaiara emateko asmoz. Baina Senako zubietako batean Margot ezagutuko du. Eta topaketa horrek aldatuko dio bizitza.
4. PUNTU ZURIA, PUNTU BELTZA
Jordi Bertranen Unibertsoan zintzilik dauden bi puntu jendea konbentzitzen saiatuko dira. Ikusleek aretoa utzi behar dute, azken puntua badator eta.

Zuzendaritza: Jordi Bertran

Egilea: Jordi Bertran

Aktorea: Jordi Bertran

Teknika: Objektuak eta eskuak

Gomendatutako Adina: Helduak

Iraupena: 60’

Hizkuntza: Gasteleraz

Eva ikuskizunak aktoreen antzezlana eta txotxongiloen manipulazioa uztartzen ditu. Aktore bakarrak, musikaz, eszenografia mugikorraz eta teknika txotxongiloez lagundurik (muppeta, hagaxka, mahaiko txotxongiloak, manipulazio teknikoa), paradisuari eta bertako izakiei emango die bizia.

Walter Garcíaren izen bereko testuan oinarriturik, Lurreko lehen emakumea izan omen zenaren aldeko aldarrikapena da Eva.

Protagonistak parez pare zabalduko dizkigu bere paradisuko ateak. Eta guri azalduko digu nola bota zuten handik Adanekin batera. Evaren bertsioa oso desberdina da beti kontatzen den istorioarekin alderatuta. Zerbait leporatzen ote diogu?

Trastero 203 taldeak ikuskizun komikoa dakarkigu. Zuzeneko musika batzuetan sensuala eta bestetan performatiboa duen ikuskizuna hain zuzen. Askatasun grina, hautatzeko ahalmena eta Kulparik gabe bizitzeko ahalegina izango ditu mintzagai.

Adinik aproposena: helduentzat (13 urtetik aurrera)

Zuzendaritza: Isa Ramírez

Egilea: Isa Ramírez y Mercedez Reyes

Aktoreak: Mercedez Reyes

Teknika: Mistoa

Musika: Jasio Velasco

Gomendatutako Adina: Helduak

Iraupena: 75’

Hizkuntza: Gazteleraz / Castellano

Euskara
X