UNIMAren 90. urteurrenaren karietara, Marcos Nicolaiewsky brasildarrak Sortzaile gazteentzako UNIMA saria irabazi zuen “Customs” izeneko testuagatik. Mugei buruzko istorio bat da, gogoeta egiten duena gaur egun muga bat zeharkatzeak duen esanahiari buruz, izan muga geografikoa edo tenporala, irekia edo itxia…

“Les Hauts-de-France” eskualdeko Le Tas de Sable – Ches Panses Vertes espazio-konpainiak beretzat hartu zuen testu hori, istorioz kargatutako maletak are gehiago betetzeko asmoz. Hala, txotxongiloei eman zien hitzak totemizatzeko lana, elkarrengandik izugarri desberdinak diren pertsonaiak –Irlanda, Portugal, Belgika eta Frantziatik etorritako artistek baliatzen dituzten manipulazio-teknikak bezain desberdinak- haragiztatu zitzaten. Europako kantu eta hizkuntzaz betetako sorkuntza poetiko bat, mugetara erabateko iraultza daramana!

Ikuskizuna_Espectáculo Customs

Eguna_Día Azaroa 22 Noviembre

Ordua_Hora 22:00

Lekua_Lugar TOPIC Antzerkia

Gomendatutako adina_Edad recomendada 16 urtetik aurrera_A partir de 16 años

Hizkuntza_Idioma Ingelesa, frantsesa, portugesa, gaelikoa, italiera_Inglés, francés, portugués, gaélico, italiano

Teknika_Técnica Paperezko antzerkia, itzalak_Teatro de papel, sombras

Iraupena_Duración 30’

Zer esan nahi du atzerritar bati ongietorria emateak zure itsasertzean?  Ordu erdiko obra honetan, aireportuko segurtasun kontrol batek argitara aterako ditu mundu osoko hainbat istorio.  Maletetako eguneroko artikuluek bizia hartuko dute nondik nora bidaiatu duten azaltzeko.  Eta istorio horiek kontatuz, Aduanas obrak sakonki islatuko du atzerritarrek estatuen mugetan jasaten duten sufrimendua, ontasuna aldarrikatuz haien arteko konexioak azaleratzean.

Aduanas obraren bertsio honetan parte hartzen dute Abigail Espínola (Mexiko), Carolina Morales (Txile), Jesse Orr (Kanada) eta Mark Blashford (Estatu Batuak) titiriteroek, Sarah Nolen (Estatu Batuak) zuzendariaren esanetara.

Ikuskizuna_Espectáculo Customs

Eguna_Día Azaroa 22 Noviembre

Ordua_Hora 22:00

Lekua_Lugar TOPIC Antzerkia

Gomendatutako adina_Edad recomendada 16 urtetik aurrera_A partir de 16 años

Hizkuntza_Idioma Ingelesa_Inglés

Teknika_Técnica Objektuak_Objetos

Iraupena_Duración 30’

El reconocido mago Osvaldo Drevno sorprende nuevamente al público con sus extravagantes e increíbles ilusiones. Artista poco convencional, en lugar de tener una asistente ordinaria, desarrolla sus trucos con la ayuda de su gallina y de otros personajes que aparecerán en circunstancias sorprendentes. Su magia es tan imprevisible que a veces ni Osvaldo consigue saber cómo terminará. Los números de este carismático y singular ilusionista crearán momentos cómicos aptos para todos los tipos de público. La atmosfera fantástica de esta obra es enriquecida por la naturaleza de los títeres, hechos de fieltro y construidos a mano por su propia manipuladora, la excéntrica y alocada Bruja Muja, personaje interpretado por la actriz Ola Muchin.

Gomendatutako Adina / Edad recomendada: 4 urtetik aurrera / a partir de 4 años

Iraupena / Duración: 40’

Hizkuntza / Idioma: Hitz Gabek / Sin Palabras

Sarritan, aske izatea ez da loturak haustea, baizik eta lotura horiekin bizitzea. Ahalegin horretan, bizitza errepikatu egiten da, buru-bihotzetako hormetan talka egiten duen oihartzun bat bailitzan. Eta amesgaizto hori maiz errepikatzen da eszenatokian harrapatuta dauden bi komiko hauen lozorroan.

Ymedioteatro konpainiak bere proposamen pertsonal eta zirraragarriena aurkezten digu. Jolasa da sorkuntzaren jatorria, lotsarik eta beldurrik gabe, ahalegin betean eta denak emanda: txotxongiloak, objektuak, eszenografia, argiztapena, emozioak, musika eta mugimendua. Ikusizko metaforen dantza, bizitzara lotzen gaituen poesiaz mintzatzen den ikuskizun komiko baten baitan.

Ikuskizuna_Espectáculo Eco

Eguna_Día Azaroa 21 Noviembre

Ordua_Hora 18:30

Lekua_Lugar TOPIC Antzerkia

Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar

Hizkuntza_Idioma Hitz gabe_Sin texto

Teknika_Técnica Pailazoa, mahaiko txotxongiloak, objektuak_Payasos, Marionetas de Mesa, Objetos

Iraupena_Duración 55’

Kalek moxal basati bat da, amarekin batera libre bizi dena. Egun batean gizonek harrapatu eta otzandu egingo dute, eta jabe desberdinen menpe lan egin beharko du, zirko batean amaitzen duen arte, itzulipurdiak eta bestelako jauziak eginez. Bere ukuiluan gatibu, Kalekek gauero amesten du berriz ere libre dela, haizea bezala.

Ikuskizun honek poesia eta umorea uztartzen ditu, txotxongiloak, objektuen antzerkia eta musika protagonista bilakatuz. Pablo Vergneren dramaturgia orijinala samurra bezain sakona da askatasunari buruzko ipuin honetan.

Ikuskizuna_Espectáculo Kalek, historia de un caballo

Eguna_Día Azaroa 21 Noviembre

Ordua_Hora 12:00 eta_y 17:30

Lekua_Lugar TOPIC Premontajes Aretoa

Gomendatutako adina_Edad recomendada 7 urtetik aurrera_A partir de 7 años Hizkuntza_Idioma Erdaraz_Castellano

Teknika_Técnica Mahaiko txotxongiloak eta objektuak_Marionetas de Mesa y Objetos

Iraupena_Duración 45’

Publiko guztientzako pieza labur bat, non aktore-manipulatzaile batek txotxongilo holografiko eta objektuekin elkarreragiten baitu. Hakan protagonista ohartuko da bere barrua hutsik duela. Argia itzali egin dela. Une horretan, argi hori berreskuratzeko bidaia bati ekingo dio, baina ez da bakarrik joango: ondoan izango ditu bizia hartuko duten hainbat objektu pertsonal eta ametsezko munduan gidatuko duten hologramak. Abentura hau hamasei lagunentzako moduko etxola batean gertatuko da, material birziklatuekin eraikia eta Inken tradizioan inspiratua.

“El onírico INTERIOR” obra Fira Tàrrega 2016 jaialdian estreinatu zen, eta harrezkero hainbat azoka eta jaialditan parte hartu du Taiwan, Danimarka, Suedia, Luxenburgo, Erresuma Batu, Alemania, Belgika, Turkia, Errumania, Portugal eta Espainian.

Ikuskizuna_Espectáculo El onírico interior

Eguna_Día Azaroa 21 Noviembre

Ordua_Hora 12:00 a 14:00, 17:00 a 19:00 (emanaldiak 20 minuturo_ pases cada 20 minutos)

Lekua_Lugar Euskal Herria plaza_ Plaza Euskal erria

Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar

Hizkuntza_Idioma Hitzik gabe_Sin texto

Teknika_Técnica Hologramak_Hologramas

Iraupena_Duración  12min

Munduko zinemarik txikiena iraultza batean murgilduta dago. Pertsonaia bizidunek matxinatzea erabaki dute, eta PUCK karabana txikiko pantailatik irtetea ikusleen artean barrabaskeriak egiteko. Animalia fantastikoak, munstroak, alegiazko izaki txikiak, erraldoiak, haur ameslariak, mamuak eta intsektu bitxiak, denek kalea inbadituko dute eta eszenatokitzat hartu, euren istorioak zuzenean azaltzeko. Bi dimentsio ez dituzte nahikoa! Jolasak mundu handiago bat behar du, eta baita ere irudimen handiko eskuak eta dena egia bihurtuko duten adimen irekiak. PUCKeko koadrila osoa badator mundua hankaz gora jartzera, euren jolasetan proposatzen dizkiguten abentura bizidunak bizitzera, gu geu ere bat gehiago bihurtuz euren koadrila mugagabean. Imajinatu nahi eta ahal dugun bezain mugagabea.

Ikuskizuna_Espectáculo Puck y su troupe

Eguna_Día Azaroa 21 Noviembre

Ordua_Hora 11:00,12:00, 13:00, 16:30,  17:30, 18:30

Lekua_Lugar Zerkausi_ Tinglado

Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar

Hizkuntza_Idioma Hitz gabe_Sin texto

Teknika_Técnica Instalazio parte-hartzailea_Instalación participativa

Iraupena_Duración 45min

Narratzaile bat da. Galduta dator, bere maleta eta antzokiarekin, eta aho-korapiloak, esaldi luzeak, ipuinak eta papera erabiliz, mundu berezi batean murgilduko gaitu, hitz-jokoz, istorioz eta bere irudimenetik ateratako pertsonaiaz betetako munduan.

Hiru istorio edo lau…?

SECRETO DE FAMILIA. Neskato txiki bat da. Sekretu bat dauka. Gaur, ohikoa baino goizago jaiki da eta, ikusi du bere ama… arantzurde bat dela!

DOÑA CARMEN. Asko gustatzen zaio lo egitea baina… animalia-orkestra bat du ohe azpian.

EL HOMBRECITO QUE TENÍA. Hain zen txiroa, ezen ez baitzeukan ezer ere…

INTERCAMBIO CULTURAL. Julitok sei ordu daramatza telebistari begira, eta iragarki batek bere arreta piztu du bat-batean: alda zaitez atzerriko hiritar batekin! Eta Julitok Afrikara joatea aukeratu du.

Ikuskizuna_Espectáculo Tres teatros o cuatro

Eguna_Día Azaroa 20 Noviembre

Ordua_Hora 12:30 eta 18:00

Lekua_Lugar Kultur Etxea_Casa de Cultura

Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar

Hizkuntza_Idioma Erdaraz_Castellano

Teknika_Técnica Paperezko antzerkia_Teatro de papel

Iraupena_Duración 45min

Narratzaile bat da. Galduta dator, bere maleta eta antzokiarekin, eta aho-korapiloak, esaldi luzeak, ipuinak eta papera erabiliz, mundu berezi batean murgilduko gaitu, hitz-jokoz, istorioz eta bere irudimenetik ateratako pertsonaiaz betetako munduan.

Hiru istorio edo lau…?

SECRETO DE FAMILIA. Neskato txiki bat da. Sekretu bat dauka. Gaur, ohikoa baino goizago jaiki da eta, ikusi du bere ama… arantzurde bat dela!

DOÑA CARMEN. Asko gustatzen zaio lo egitea bainaanimalia-orkestra bat du ohe azpian.

EL HOMBRECITO QUE TENÍA. Hain zen txiroa, ezen ez baitzeukan ezer ere…

INTERCAMBIO CULTURAL. Julitok sei ordu daramatza telebistari begira, eta iragarki batek bere arreta piztu du bat-batean: alda zaitez atzerriko hiritar batekin! Eta Julitok Afrikara joatea aukeratu du.

Ikuskizuna_Espectáculo Tres teatros o cuatro

Eguna_Día Azaroa 20 Noviembre

Ordua_Hora 12:30 eta 18:00

Lekua_Lugar Kultur Etxea_Casa de Cultura

Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar

Hizkuntza_Idioma Erdaraz_Castellano

Teknika_Técnica Paperezko antzerkia_Teatro de papel

Iraupena_Duración 45min

Zenbait klasikok badute denboraren joanari aurre egin eta guztiz garaikideak diren irakurketak eskaintzeko gaitasuna. Horietako bat da HAMELIN, izen bereko ipuin klasikoan oinarritutako ikuskizuna, eta gure ustez kontatu beharrekoa den funts bat bizirik mantentzen duena. Hamelinek zeurea izan zitekeen hiri baten zorigaizto misteriotsua kontatzen baitu. Hiri horretan, hiritar guztiak elkarren ondoan bizi dira, euren poztasun eta eztabaiden erdian, baina bizikidetza dramatikoki asaldatuko da gertakizun baten ondorioz. Hiria arratoi plaga batek inbadituko du. Inork ez daki nondik agertu diren baina, akaso ez dira inondik etorri? Agian beti egon dira bertan?

Ikuskizuna_Espectáculo Hamelin

Eguna_Día Azaroa 20 Noviembre

Ordua_Hora 18:30

Lekua_Lugar TOPIC Antzerkia

Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar

Hizkuntza_Idioma Erdaraz_Castellano

Teknika_Técnica Mahaiko txotxongiloak eta maskarak_Marionetas de Mesa y Máscaras.

Iraupena_Duración 50’

Ikuskizun hau bakarkako lan bat da, eguneroko bizitzan poesia aurkitzeko eta, horrela, bizitza apur bat magikoago egiteko gaitasuna piztu nahi diona jendeari. Helburutzat dauka sinpletasunaren indarra aldarrikatzea, gauza errazen konplexutasuna apreziatzea eta ahaztutakoen edertasuna deskubritzea.

Eguneroko bizitzako elementu ohikoenekin sortutako unibertso fantastiko batean murgilduko gaitu. Objektuen berrerabilpenaz eta eraldaketaz pentsaraziko digu, eta baita ere objektu horien balio erlatiboaz, zoriontsu izateko benetan zer behar dugun zalantzan jarriz…

Ikuskizuna_Espectáculo Teatro de papel

Eguna_Día Azaroa 20 Noviembre

Ordua_Hora 12:00 eta_y  17:00

Lekua_Lugar Premontajes Aretoa

Gomendatutako adina_Edad recomendada 7 urte arte_Hasta 7 años

Hizkuntza_Idioma Hitzik gabe_Sin texto

Teknika_Técnica Haizezko txotxongiloak_Marionetas de Viento

Iraupena_Duración 20’

Ikuskizun hau bakarkako lan bat da, eguneroko bizitzan poesia aurkitzeko eta, horrela, bizitza apur bat magikoago egiteko gaitasuna piztu nahi diona jendeari. Helburutzat dauka sinpletasunaren indarra aldarrikatzea, gauza errazen konplexutasuna apreziatzea eta ahaztutakoen edertasuna deskubritzea.

Eguneroko bizitzako elementu ohikoenekin sortutako unibertso fantastiko batean murgilduko gaitu. Objektuen berrerabilpenaz eta eraldaketaz pentsaraziko digu, eta baita ere objektu horien balio erlatiboaz, zoriontsu izateko benetan zer behar dugun zalantzan jarriz…

Ikuskizuna_Espectáculo Teatro de papel

Eguna_Día Azaroa 20 Noviembre

Ordua_Hora 12:00 eta_y  17:00

Lekua_Lugar Premontajes Aretoa

Gomendatutako adina_Edad recomendada 7 urte arte_Hasta 7 años

Hizkuntza_Idioma Hitzik gabe_Sin texto

Teknika_Técnica Haizezko txotxongiloak_Marionetas de Viento

Iraupena_Duración 20’

Euskara
X