El tiempo de las tortugas maitasunaren eta desamodioaren ur sakonetarantz bidaia emozional bat da. Geure armaduraren barnean murgiltzera gonbidatzen gaitu, dortokek bezala, oskola soinean hartuta igeri egiten ikasteko.
Dora Cantero-ren poesia orain lazgarri, batzuetan ironia eta umorez beteta, eta Joan Bramon Mora-ren presentzia musikal delikatuarekin, dortoka bihurtuko gara, itsas hondotik ur-azalera joan-etorrian dabiltzala, konturatu gabe, igerian ikasten duten dortok
El tiempo de las tortugas bidaia-koaderno bat da, lokartzen garenean irensten gaituen dimentsio primarioan bizi ditugun esperientziak biltzen dituena. Irudiz, musikaz eta hitzez elkarri jositako abentura onirikoen bilduma bat, emanaldi poetiko eder bezain sentikor batean.
Ikuskizuna_Espectáculo El tiempo de las tortugas
Eguna_Día Azaroa 24 Noviembre
Ordua_Hora 20:30
Lekua_Lugar TOPIC antzokia
Gomendatutako adina_Edad recomendada Helduak_Adultos
Hizkuntza_Idioma Gaztelania_Castellano
Teknika_Técnica Objektuak_Objetos
Iraupena_Duración 60’
Etorkizunean, robotak gizakiekin bizi ziren. Mundua aurrera zihoan eta robotek beren lana egiten zuten pertsonei lagunduz, beren kabuz pentsatzen hasi ziren arte. Gobernua ez zegoen pozik honekin eta planetako robot guztiak giltzapetu eta suntsitzeko agindu zuen. Eta horrela, robotak ia desagertu egin ziren.
Egun batean, Klara, gurpildun aulkian dagoen neskatoa, etxetik asko urruntzen da eta kontzentrazio-esparru batera iristen da. Bertan robot bat aurkituko du, ziurrenik lur planetako azken robota. Isiltasunean eta ulermenean oinarritutako adiskidetasun sakona hasten dute. Baina zoria ez dago bere alde eta banandu egiten dira. 70 urte geroago robota esnatu eta Klararen bila hasten da, aldatu den mundu batean, non intolerantzia eta axolagabekeria nagusi diren.
Ikuskizuna_Espectáculo Robot
Eguna_Día Azaroa 23 Noviembre
Ordua_Hora 20:30
Lekua_Lugar TOPIC antzokia
Gomendatutako adina_Edad recomendada Helduak_Adultos
Hizkuntza_Idioma Testurik gabe_Sin texto
Teknika_Técnica Mahai txotxongiloa_Títere de mesa
Iraupena_Duración 60’
Toni Rumbauk hitzaldi-ikuskizun bat aurkezten du, bertan, txotxongiloen milaka urteko praktika horren misterio ezkutuenetako batzuetan murgiltzera gonbidatzen du ikuslea. Horretarako, txotxongilolari-hizlariak eskularru-txotxongiloaren teknika klasikoa erabiltzen du, egileak ondo ezagutzen duena eta bere ikuskizun askotan praktikatu duena. Bestalde, itzalak, argiaren bidez errealitatea negatiboan tolestea eta bi dimentsioetara modu misteriotsuan murriztea ahalbidetzen duen prozedura hori, txotxongilolaritzaren eremu sakonenetan barneratzeko egileak erabiltzen duen beste hizkuntza da.
Ikuskizuna_Espectáculo El titiritero, el doble y la sombra
Eguna_Día Azaroa 22 Noviembre
Ordua_Hora 20:30
Lekua_Lugar TOPIC antzokia
Gomendatutako adina_Edad recomendada Helduak_Adultos
Hizkuntza_Idioma Gaztelania_Castellano
Teknika_Técnica Aktorea, txotxongiloak eta itzalak_Actor, títeres y sombras
Iraupena_Duración 50’
Ikuskizun hau Juan Pérez Escalaren txotxongilo-tailerrean eta Hego Amerikako korronte artistiko bat den errealismo magikoaren eta mikro fikzioaren munduan murgiltzen da. Txotxongiloek, musikak eta zuzeneko marrazkiek bat egiten dute poesia hunkigarri eta filosofikoa sortzeko.
Kontatzen dizkigun istorioak ez dira istorioak, ez poemak, ezta benetako haikuak ere. Txiste eta ipuin txikiak ere ez dira. Izen bat eman zien: “kazus”.
Juanek samurtasunez eramaten gaitu bere mundura, non maitasuna, bizitza eta heriotza elkar lotzen diren. Eguneroko bizitza sublimatzen du, eromena eta malenkonia hutsaltzen ditu. Kazuak bezala, konturatzen gara zerbait intimoagoa eta sakonagoa ere badela: Kazu Lourekin maiteminduta dago, baina Lou jada ez dago han. Hala ere, maitasunak bizirik eta alai dirau…
Ikuskizuna_Espectáculo Kazu
Eguna_Día Azaroa 21 Noviembre
Ordua_Hora 20:30
Lekua_Lugar TOPIC antzokia
Gomendatutako adina_Edad recomendada Helduak_Adultos
Hizkuntza_Idioma Gaztelania_Castellano
Teknika_Técnica Mahai txotxongiloa_Títere de mesa
Iraupena_Duración 60’
Folklorearen generoak giza irudimena ahalik eta gehien zabaltzeko joera du, ikuslea ustekabeko mundu batera eramateko. Lehen begi-kolpean dena txantxa bat dirudi, baina, egia esan, elementu folklorikoak hain konbinatuta daude agertokian, non ikuskizun sinkretikoa, umoretsua baina, aldi berean, iradokizun serioz betea lortzen baita. Magia folkloriko batek bizia hartzen du ikuslegoaren aurrean.
Ikuskizuna haurrentzat zein helduentzat zuzendua dago. Eta hau, guztiek maite dituztelako beren sustraiak, beren historiarekin liluratzen direlako eta beren herriaren tradizioak gordetzen ahalegintzen direlako gertatzen da hain zuzen ere.
Ikuskizuna_Espectáculo Folk Magic from Pirin
Eguna_Día Azaroa 19 Noviembre
Ordua_Hora 17:00
Lekua_Lugar Eibar
Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar
Hizkuntza_Idioma Testurik gabe_Sin Texto
Teknika_Técnica Inprobisazioa_Improvisación
Iraupena_Duración 55’
Esta es la historia de una niña que se llama Alice.
Un día, Alice se pone enferma, y dice que solo podrá ponerse buena si consigue la Luna.
¿Podrá su padre cumplir sus deseos? Él piensa que sí, aunque solo sea porque es el Presidente. Y un Presidente siempre lo consigue todo.
Aunque… ¡¿la Luna?!
Una historia sencilla sobre cosas complicadas.
Ikuskizuna_Espectáculo Quiero la luna
Eguna_Día Azaroa 27 Noviembre
Ordua_Hora 16:45
Lekua_Lugar Zarautz
Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar
Hizkuntza_Idioma Gaztelania_Castellano
Teknika_Técnica Mahai txotxongiloa_Títere de mesa
Iraupena_Duración 45’
Ikuskizun hau Alice izeneko neskato baten istorioa da.
Egun batean, Alice gaixotu egiten da eta bakarrik Ilargia lortzen badu sendatuko dela dio.
Bere aita gai izango da neskatoaren nahiak betetzeko? Bere aitak baietz uste du, lehendakaria delako baino ez bada ere. Eta lehendakari batek beti dena lortzen du.
Baina… Ilargia?!
Gauza korapilatsuei buruzko istorio sinple bat.
Ikuskizuna_Espectáculo Quiero la luna
Eguna_Día Azaroa 25 Noviembre
Ordua_Hora 19:00
Lekua_Lugar Sestao
Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar
Hizkuntza_Idioma Gaztelania_Castellano
Teknika_Técnica Mahai txotxongiloa_Títere de mesa
Iraupena_Duración 45’
Gwendolynek eta bere lagun Matildak etxe bat eraiki dute elkarrekin bizitzeko. Ilusio handia dute, baina pixkanaka konturatzen dira elkarbizitza ez dela uste bezain erraza. Egun batean, Gwendolynek bere ahizparen urtebetetzea ospatzeko gonbidapena jasoko du, eta atseden hartzeko aprobetxatuko du. Baina itzulerako ustekabe batek, Matildarekin duen harremana aldaraziko du. Gnoma bizikidetzaren eta adiskidetasunaren erronkari, desberdintasunei eta bestearen onarpenari buruzko ikuskizuna da, bestelako familia-egitura bati keinu eginez.
Ikuskizuna_Espectáculo Pia green boat
Eguna_Día Azaroa 26, 27 Noviembre
Ordua_Hora 12:00, 17:00
Lekua_Lugar TOPIC – Miguel Arreche aretoa
Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar
Hizkuntza_Idioma Gaztelania_Castellano
Teknika_Técnica Mahai txotxongiloa_Títere de mesa
Iraupena_Duración 45’
Bazen behin larriki gaixotu zen Tsar bat, diagnostikoa: “Gizon hau ez da zoriontsua”, erremedioa: “Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzu eta bere alkandora jantzi”. Teatro Paraisok gizateriaren abentura handienetako batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, zorionaren bilaketa! Eta hori egiteko, teknologia berriak antzerkigintzarekin lotu nahi ditu, irudi bizidunen, objektuen, musiken eta egoeren unibertso bat sortzeko, galdera handi bati erantzuteko: nor da munduko gizonik edo emakumerik zoriontsuena?
Ikuskizuna_Espectáculo Gizon zoriontsuaren alkandora
Eguna_Día Azaroa 20 Noviembre
Ordua_Hora 18:30
Lekua_Lugar TOPIC antzokia
Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar
Hizkuntza_Idioma Testurik gabe_Sin texto
Teknika_Técnica Objektu manipulazioa_Manipulación de objetos
Iraupena_Duración 55’
Ostatu zahar batean lan egiten duen neska baten istorioa da, bidaiari maitagarri baten ustekabeko bisita jasotzen duena eta bere bihotzeko ateak eta leihoak irekitzera gonbidatzen duena. Topaketa dibertigarri eta bereziak, protagonista bizitza ikusteko modu berri baterantz eramango du.
Ikuskizuna_Espectáculo Bianco
Eguna_Día Azaroa 26 Noviembre
Ordua_Hora 18:00
Lekua_Lugar TOPIC antzokia
Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar
Hizkuntza_Idioma Testurik gabe_Sin texto
Teknika_Técnica Mimoa, ikus-poesia, objektu antzerkia_Mimo, poesía visual, teatro de objetos
Iraupena_Duración 50’
Gure Kanoa Abbaren istorioa da, Senegalgo arrantzale familia batean jaiotako haur xarmangarri bezain ausarta. Aitarekin batera Arrainen Etxean arrantzan jarraitu ahal izateko, Abba bidaia luze batean murgilduko da, bi kulturaren, bi munduren errealitatea gerturatuz, Maam Kumbaren ahotsa, Lurraren kantua, Izaro herrira eramanez.
Migrazioa, hemisferio desberdinetako pertsonen arteko harremana eta Lurraren zaintza dira txotxongiloen lan sakon, poetiko eta dibertigarri honen ardatzak. Abenturaz beteriko istorio honetan, herrien taupadak eta kantuak itxaropena bizi den leku magikoa aurkituko dugu.
Ikuskizuna_Espectáculo Gure Kanoa
Eguna_Día Azaroa 26, 27 Noviembre
Ordua_Hora 17.00
Lekua_Lugar LEIDOR antzokia
Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar
Hizkuntza_Idioma Euskara
Teknika_Técnica Mahai txotxongiloak_Títeres de mesa
Iraupena_Duración 65’
Duela milaka urte, Paleolitoko toki eta uneren batean, giza talde bat otsoek inguratzen dute eta mamut handi baten hezurren ondoan babesten da. Baina eskeleto handi abandonatu horretan ez dago ahora eraman eta gosea baretzeko haragiaren arrastorik. Estututa eta goseturik, amaiera zail bat iragartzen du denak. Baina muturreko egoera horretan patu tragiko horri izkin egiten dion zerbait gertatzen da. Ezohikoa beste edozein animaliarentzat.
Horrela, besteen harridurarako, gizakietako batek hezur lehor eta zimeldu bat hartu eta estaltzen duen haragi zaporetsua atseginez mastekatzen duen itxura egiten du. Fartsa, fikzio edo antzerki keinu bat da, baina beste errealitate batzuk irudikatzeko irrika indartsua adierazten duena. Eta gaitasun horrek, denboraren poderioz, planetako animaliarik boteretsu eta ustekabekoena bihurtuko du.
Ikuskizuna_Espectáculo Gran Mamut
Eguna_Día Azaroa 20 Noviembre
Ordua_Hora 18.30
Lekua_Lugar TOPIC antzokia
Gomendatutako adina_Edad recomendada Familiarra_Familiar
Hizkuntza_Idioma Hitzik gabe_Sin palabras
Teknika_Técnica Objektu manipulazioa_Manipulación de objetos
Iraupena_Duración 55’
