…bizitzEKO!, Titirijai Jaialdiaren barruan egingo den tailer berezia

Tolosako Babarrunaren Kofradiak ohorezko kofrade izendatu du Tolosako Ekinbide Etxea
17/11/2017
35. Titirijai Jaialdia iritsi da
22/11/2017

…bizitzEKO!, Titirijai Jaialdiaren barruan egingo den tailer berezia

Topic-ek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin elkarlanean tailer hau sortu du. Bertan, gizarteak sortzen dituen ondakinen inguruan hausnarketa egingo da eta guztiok arazo honen aurrean jarrera egoki bat izan dezagun lan egingo da, naturan egiten ari garen kalteez jabetu gaitezen. Tailerra dohakoa izango da eta 8 urtez gorako haurrei zuzendua izango da. Topic-en izango da, azaroaren 26an, 11:00tik 12:30ra.

Izena emateko 643 650 414 telefonara deitu edo email bat bidali cit@cittolosa.com helbidera.

Tailerraren hasieran, bideo bat proiketatuko da. Bideo honek gaiaren inguruan hausnartzen eta gehiago jakiten lagunduko digu eta jarraian, sortzen ditugun hondakinekin txotxongilo bat eraikiko dugu.

Euskara
X