38. Abesbatza Lehiaketa 7
38. Abesbatza Lehiaketa
05/10/2006
“AGUR EVEREST” filmearen emanaldia 9
“AGUR EVEREST” filmearen emanaldia
06/03/2007

Amalur Jardunaldiak 2007

Amalur Jardunaldiak 2007 11

Amalur Jardunaldiak 2007 13Lurreko mendi altuenetan kokatua, ez da harritzekoa jainkoak hilkorrekin bizi diren erreinua bezala ezagutzea Nepal.

Horrela aurkezten du bidai-gida ezagun batek AMALUR 2007ko Ihardunaldietako protagonista.

Eta ez zaio arrazoirik falta … Herrialde baten muina hitz bakar batean laburtzea erraza ez dela jakin arren, kasu honetan horretara ausartzen gara eta, hanka sartzeko beldurrik gabe, lur honek bere leku eta une guztietan aniztasuna jariatzen duela baieztatzen dugu.

Hizkuntz aniztasuna, hemen, hamarnaka eta dozenaka hizkuntza eta dialekto aurkitzen baititugu.

Aniztasun etnikoa, erdi aroko garaietan bezala, memoriara etortzen zaizkigun talde tribalak aurkitzen ditugu eta.

Aniztasun erlijiosoa, hemen XXI. mende bete-betean, batez ere eta guztien aurrean, hinduismoa, budismoa, islamismoa eta beste sinismen animista batzuk adiskidetasunean eta elkartasun adibide on batean bizi daitezkeela jabetzen garelako.

Aniztasun biologiokoa, hemen, lurreko %1eko zatia bakarrik izan arren, planetako hegaztien %10a gutxi-gora-behera aurkitzen dugu, baita Bengalako tigreak, adar bakarreko rinozeronteak, gabialak, pangolinak, izurde gangetikoak eta nola ez ba!, elurretako leopardo mitikoa bezalako fauna ikusgarria ere.

Paisaiaren aniztasuna, hemen, geografia fikzioaren bidean sartzen baita.

AMALURRETIK irudimenezko erronka bat proposatzen dugu. Erronka pertsonal bat. Planetako leku ederrenetako batekin gozatzen utziko digan erronka bat. Badakigu Bodhnathen intzensua ezingo dugula usaindu, ezta Pashupatinathetik sortzen den izpiritualtasuna sentitu, ezta Patango Durba ikusi, ezta monzoietako airea arnastu, … horregatik gure nahia da aurtengo Ihardunaldiek aireko zubi bat eraikitzea, izpirituala, naturala eta edertasun estetikoa urteko egun guztietan elkarrekin doazen munduarekin amesten utziko digun zubia eraikitzea alegia..

Namaste!

Euskara
X