Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosako Ekinbide Etxea eta Tolosako Abesbatza Lehiaketa omendu ditu 50 urtetako ibilbide aparta aitortuaz. Foru Aldundiaren egoitzako tronuaren aretoan izan den ekitaldian, Olatz Peon Tolosako Alkatea, Julián LacunzaTEEko presidentea, Luismi Espinosa Tolosako Abesbatza Lehiaketako zuzendaria eta Idoya Otegui Topic-eko zuzendariak egon dira besteak beste. Ekitaldi amaieran Oñatiko Ganbara Abesbatza, Oroith, Landarbaso, Hodeiertz eta Kup Taldeko kide batzuz osatutako abesbatzak abesti batzuk eskaini dituzte.