Partekatu
Datorren urriaren 1etik eta hilabete bereko 10era, Tolosako 43. Abesbatza Lehiaketako abonoak salgai jarriko dira. Sarrera salmenta urriaren 14etik aurrera egingo da, bai 43. Tolosako Abesbatza Lehiaketarako baita 23. Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusirako ere.
Kutxak sarrera banaketarako dituen bi bideen bitartez egin ahal izango da erosketa:
Telekutxa: 943.001200 telefonoaren bidez.
Internet: www.kutxa.net –etik sarbidea duzun sarrera salmenta orriaren bidez.
Sarrerak salgai egongo dira urriaren 15an eta 16an ere, Leidor Antzokiko Lehiatilan, 17.00etatik 19.00etara eta baita Lehiaketako saiotan zehar ere.
PREZIOAK
Helduen abonoa 50 €
Helduen sarrera 10 €
Haurren sarrera 4 €
Helduen amaierako sarrera 15 €
Haurren amaierako sarrera 8 €
Europar Sari Nagusiko sarrera 15 €
Edozein argibidetarako Tolosako Ekinbide Etxera jo. Tfnoa.: 943-650414