Bihar, Tolosako Leidor antzokian, goizeko 11:00tan ospatuko den 50. Tolosa Sari Nagusira sailkatu diren abesbatzak ondorengoak dira: BATAVIA MADRIGAL SINGERS (Indonesia), KAMER KORIS (Letonia), ST. JACOBS VOKALENSEMBLE (Suedia) y OREYA (Ukraina).
Programa Onenaren Saria Suediako ST. JACOBS VOKALENSEMBLE abesbatzak eraman du eta Zuzendari Onenaren Saria, GABRIEL BALTESek (KUP TALDEA) eraman du. Lan onenaren saria KAMMERCHOR SAARBRÜCKENek (Alemania) eraman du Arnold Schönberg-ek idatzitako ‘Friede Auf Erden’ lanaren interpretazioarengatik eta Euskal Abesti Baten Interpretazio Onenaren Saria Asturiasko EL LEON DE ORO abesbatzak eraman du Javier Bustok idatzitako ‘BIDASOA‘ lanaren interpretazioagatik. Entzulegoaren Saria Letoniako KAMER KORIS abesbatzak eraman du.