| Ibilbidea |
|
|
|
|
1967ko maiatzaren 23an Tolosako Ekibide Etxea (T.E.E.) diru
asmorik gabeko kultur elkarte bezala osatzen da, gure herriko kultura eta
ezagutza sustatu eta bultzatzeko asmoz. 1994an herri-onurako Elkarte izendatua
izan zen. Bere historia zabalean zehar, bere ekintzetan bere egitarauak aurrera atera
ahal izateko edozein motatako lanak borondatez egin dituzten milaka tolosar
sartzeko gai izan da: lan errazenetatik zailenetaraino edo aurdura gehien
duteneraino. Bere izaera altruistak eta bere lanaren zorroztasunak sari
desberdinak jasotzea ahalbidetu du, horien artean 1970ean Turismo Ekinbide
Etxeei emandako Estatuko Lehen Saria eta 1989an Turismoko Euskadi Saria. Bere sorraratik, Tolosako T.E.E.-ak herriko kultur bizitzan paper nagusi bat
jokatu du. Bere lehenengo urtetatik, Tolosan ospatu ziren kultur eta jai ekintza
gehienak aurrera ateratzen saiatu zen Elkarte hau. Duela urte batzuetatik
nazioarteko proiekzio handiena duten ekintzetan edo gure Herrialdeko kultur
panoramari hodeiertz berri bat ematen dioten ekintzetan bildu da bere antolaketa
ahalegina. Udalarekin elkarlanean eta bere fundazioaren 25.urteurrena dela eta,
T.E.E.-ak Tolosako herriari egiten dion opari gisa, aire libreko eskultura
erakusketa-museo iraunkorra martxan jarri du. Gaur egun hiriko ondare hau
osatzen dute Jorge Oteizaren (Triangulo Plaza), Ricardo Ugarteren (Artxibo
Probintziala), Nestor Basterretxearen (Emeterio Arrese), Antaren (Arramele
Zubia) eta Tomas Hernandez Mendizabalen (Zezen Plaza) eskulturek. Duela urte askotatik, gure herrian Txotxongiloaren Nazioarteko Zentru bat eta Abesbatza Musikaren Zabalkunderako Zentru bat izateko proiektu handi baten inguruan lanean ari da T.E.E.-a. Zentru honek dokumentazio zentru bat, museo bat, antzerki produkziotarako edo entseiutarako lekuak eta Zentruko ekintza propioez gain, Tolosako kultur panorama aberatsa osatzen duten ekintza gehienak hartu ahal izango dituen espazio eszeniko moderno bat izango lituzke.
|



