REQUIEM ALEMANIARRA – KUP Taldea

diciembre, 2020

19dic19:00REQUIEM ALEMANIARRA - KUP TaldeaTOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETA 202019:00 Iglesia P.P. Franciscanos (Tolosa), San Frantzisko Pasealekua Ibilbidea, 1, 20400 Tolosa, GuipúzcoaActividades:Certamen Coral

Más

Detalles del Evento

Brahmsek Brême hirian idatzi zuen “Requiem alemana”, 1868ko apirilean, bere ibilbidea punturik gore-nean zegoenean. Hala, Brahmsen garaikideek, gerora bizirik zeuden musikagileen artean garrantzitsuene-takotzat jo zutenek, haren garaipen gisa hartu zuten lan hau.
Hasiera batean hileta-lan baten proiektua zena bere aholkulari eta lagun Robert Schumannen heriotza-rekin jaio zen 1856an, baina Requiemaren konposaketa-lana, berez, bere ama hil ostean hasi zen, 1865ko apirilean.
Obra osatzen duten alemanezko 7 zatiak Brahmsek berak atera zituen Luteroren bibliatik, egunero-egunero irakurtzen zuen testutik, hain zuzen. Hala ere, ez da hileta-elizkizunetarako erabiltzen, ez baitu liturgiaren esaldirik barne hartzen; genero bitxia da: hileta-kantata barrokoa, Schutzek eta Bachek ilus-tratu zutena (Actus tragicus).
Pertsona sufritua da obraren bihotzean dagoena eta ez sinesmen absolutuaren baieztapena.
Latinezko liturgia katolikoa hildakoen otoitzetik hasten den bitartean “jauna emaiezu betirako atsede-na”, Requiem alemaniarra bizidunen gain oinarritzen da: “Bedeinkatua izan bedi bere mina, utzi lasaitua har dezaten…;”. Bihotzak hartzen du leku nagusia, eta bihotza da Brahmsen printzipio gizatiar eta uni-bertsalak iragartzen dituena.
Bakarlariek noizean behin hartzen dute parte: patuaren aurrean irrikaz dagoen gizona irudikatzen du baritonoak; sopranoak, aldiz, barealdia: lurreko existentziaren amaierak, beldurra izatetik urrun, bakea dakar, eta kezka guztien askapena.
“Londresko” bertsio hau, koru, bakarlari eta pianoarentzat egina, Londresen bertan interpretatu zen lehendabiziko aldiz, 1871n. Orkestraren murrizketa soil bat baino haratago doa; halaber, Brahmsek be-rak berridatzi zuen bertsioa, editorearen eskariz, obraren hedapen handiagoa ziurtatzeko.

Hora

(Sábado) 19:00

Ubicación

Iglesia P.P. Franciscanos (Tolosa)

San Frantzisko Pasealekua Ibilbidea, 1, 20400 Tolosa, Guipúzcoa

Euskara
X