ARANTXI PADILLA: KOLONBIA ETA TXIMELETA HORIAK

febrero, 2024

ARANTXI PADILLA: KOLONBIA ETA TXIMELETA HORIAKAMALUR 2024Evento todo el mes (febrero) Topic, Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa, GuipúzcoaActividades:Amalur

Más

Detalles del Evento

2011. urtean iritsi nintzen Kolonbiara. Ordutik hamarkada bat baino gehiago pasa da eta herrialdea ez da gehiegi aldatu denbora honetan. Bakea sinatu zen duela urte batzuk, baina bakea ez da guztiz iritsi herrialdeko txoko guztietara. Indarkeriak jarraitzen du, gizartean desberdintasun sozial handiak mantentzen dira, eta oraindik ere, liskar handiak daude lurragatik talde armatu desberdinen artean. Horrek eragin izugarria du herritarrengan, milaka kolonbiar mehatxatuta baitaude giza eskubideak defendatzeagatik, eta egun, Kolonbia da mundu mailan lider sozial gehien hiltzen dituzten herrialdea. Hitzaldi honetan, korrespontsal baten ikuspegitik hitz egingo dut. Herrialdea nola dagoen, eta izan duen bilakaera.

ARANTXI PADILLA. Billabona, 1982. Gazte garaitan Bosnian eta Etiopian aritu nintzen boluntario moduan, eta 27 urterekin, EITBn lanean nengoela, eta Tolosako Musika eskolan irakasle, Kolonbiara joateko aukera eskaini zidaten korrespontsal moduan. 10 urte baino gehiago daramatzat Bogotan bizitzen, Latinoamerikako berriemaile, Mexikotik behera dauden herrialde desberdinetako hauteskundeak, protestak eta momentu historikoak gertutik bizi eta kontatzen. Esaterako: Chavezen azken urteak eta bere heriotza, Kolonbiako bakea sinatu aurretik FARCeko gerrilariekin kanpamenduetako egonaldia, Hondurasen kartzela batean 300 preso erretzea, edota Ekuadorreko lurrikarak guztiz markatu du nere bizitza, baita egun Brasilen, Lula Da Silvaren itzulera, edo Kolonbian, Gustavo Petro presidenteen aroak ere.

Hora

Evento todo el mes (febrero)

Ubicación

Topic

Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa, Guipúzcoa

Programa PDF

PROGRAMA

Entradas

ENTRADAS
Euskara
X