Londonen egoitza duen The Epiphoni Consort abesbatza, Sari Nagusiaren irabazlea

Lehiaketa eta kontzertu berezietarako sarrera salmenta 3
Lehiaketa eta kontzertu berezietarako sarrera salmenta
15/10/2026

Londonen egoitza duen The Epiphoni Consort abesbatza, Sari Nagusiaren irabazlea

Londonen egoitza duen The Epiphoni Consort abesbatza, Sari Nagusiaren irabazlea 5

Urriaren 29tik azaroaren 1era, Leidor Antzokiak Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 57. edizioa hartu zuen. Londresko The Epiphoni Consort abesbatzak eskuratu zuen Sari Nagusia; horri esker, Tolosa ordezkatzeko ohorea lortu zuen 2027an Arezzon (Italia) egingo den Abesbatza Kantuko Europako Sari Nagusian. Londresko taldeak kategoria nagusietako sariak ere irabazi zituen polifoniaren eta folklorearen arloetan; azken horretan, ordea, saria lehiaketako beste saridunarekin partekatu zuen: Esloveniako Ljubljanako Unibertsitateko APZ Tone Tomšič abesbatzarekin.

Tolosako lehiaketa Europako abesbatza-lehiaketa garrantzitsuenen talde hautatuaren parte da; talde horretan daude, halaber, Arezzon (Italia), Debrecen-en (Hungaria), Maribor-en (Eslovenia), Jūrmala-n (Letonia) eta Varna-n (Bulgaria) egiten diren lehiaketak. Lehiaketa horietako irabazleek, hurrengo urtean, “Abesbatzen Txapeldunen Liga” deitu daitekeen ekitaldian parte hartzen dute; ekitaldi hori aipatutako hirietako batek antolatzen du, txandakako sisteman. Iaz, Tolosak hartu zuen ekitaldi hori, seigarren aldiz; aurretik, 1994, 2000, 2006, 2011 eta 2017an izan zen.

Aste batez, Tolosak 10 herrialdetako 14 abesbatza hartu zituen. Ganbera-abesbatzen kategorian:

-Ensemble Vocapella Limburg (Alemania)
-Zwozwoeins gizonezkoen abesbatza (Alemania)
-Tone Tomsic abesbatza akademikoa (Eslovenia)
-Ipavska ganbera-abesbatza (Eslovenia)
-Jakarta Youth Choir (Indonesia)
-Vox Angelica abesbatza (Indonesia)
-Coro Musicanova (Italia)
-Ewha Womans Choir (Hego Korea)
-Juventus abesbatza mistoa (Letonia)
-The Epiphoni Consort (Erresuma Batua)

Horiei, haur-abesbatzen kategoriako lau talde gehitu zitzaizkien:

-Bulgarian National Radio Children’s Choir (Bulgaria)

-Pequeñas Voces de La Alhambra (España)

-Saint Angela Choir (Indonesia)

-Kajetán Children’s Opera Choir (República Checa)

Palmarés

Sariak

Kutxa Sari Nagusia: The Epiphoni Consort (Erresuma Batua)

Polifonia

1. The Epiphoni Consort (Erresuma Batua)

2. APZ Tone Tomšič (Eslovenia)

3. Mixed Choir Juventus (Letonia)

Folklore edo Musika Herrikoia

1. (ex aequo) The Epiphoni Consort (Erresuma Batua) eta APZ Tone Tomšič (Eslovenia)

2. Mixed Choir Juventus (Letonia)

3. Vox Angelica Choir (Indonesia)

Haur Lehiaketa

1. Kajetán Children’s Opera Choir (Txekiar Errepublika)

2. Saint Angela Choir (Indonesia)

3. Pequeñas Voces de la Alhambra (Granada, Andaluzia, Espainia)

Euskal abesti baten interpretazio onena: Pequeñas Voces de la Alhambra (Granada), Josu elberdin Musikagilearen ‘Besarkatu ninduzun’ abestiagatik

Entzulegoaren saria: APZ Tone Tomšič (Eslovenia)

Euskara
X