

Urriaren 30etik azaroaren 2ra, Leidor Antzokian ospatu zen Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 56. edizioa. Aurten preludio bereziarekin, 35. Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusia ere Tolosan ospatu baitzen urriaren 26an, igandean.
Era berean, Tolosako Abesbatza Lehiaketa honek lekukoa aldatu du jaialdiaren zuzendaritzan. Luis Miguel Espinosaren 39 urteko karguaren ostean, Xabier Ormazabalek hartuko du haren lekua. Xabier lehiaketako beteranoa da, urteak dira Espinosaren bigarrena izan dela, eta horrek eboluzio natural bihurtzen du aldaketa hau.
Tolosako lehiaketa Europako abesbatzen lehiaketa onenen klubean dago, Arezzo (Italia), Debrecen (Hungaria), Maribor (Eslovenia), Jurmala (Letonia) eta Varnarekin (Bulgaria) batera. Irabazleek txapeldunen arteko lehiaketan parte hartzen dute hurrengo urtean eta txandaka antolatzen da aipatutako hiriren batean. Tolosak seigarren aldiz antolatu du aurten. Aurretik 1994an, 2000n, 2006an, 2011n eta 2017an egina zuen. Bertan parte hartu duten taldeak hauek izan dira: Letoniako ‘Sola’ abesbatza, Filipinetako ‘Musicapella’, Letoniako Youth Choir ‘Kamēr…’, Filipinetako ‘Los cantantes de Manila’ eta Indonesiako ‘The Resonanz Children’s Choir’. Irabazlea Letoniako Youth ‘Kamēr…’ abesbatza izan zen.
Astebeteko epean, Tolosak ia 700 pertsona hartu zituen, parte-hartzaile, epaimahaikide eta boluntarioen artean. Munduko hainbat txokotako 18 abesbatzek hartu zuten parte eta guztira 65 kontzertu eman zituzten Lehiaketan eta Lehiaketatik kanpo, dagokien zirkuituan.
Delaware Choral Scholars estatubatuar abesbatzak irabazi zuen 56. Tolosako Abesbatza Lehiaketako sari nagusia.
Estatubatuarrek lau sari irabazi zituzten: Polifonia saileko eta Folkloriko saileko lehen sariak, Kutxa Sari Nagusia eta euskal lan baten interpretazio onenaren saria.
Hauek izan dira irabazleak:
Ahots Taldeak – Musika Erlijiosoa
Ahots Taldeak – Musika Profanoa
Coros de Cámara – Polifonía
Coros de Cámara – Folklore
Kutxa Sari Nagusia: Delaware Choral Scholars (EEBB)
Euskal lan baten interpretazio onenaren saria: Delaware Choral Scholars (Estados Unidos)
Publikoaren Saria: Sonat Vox (Alemania)