53. Tolosako Abesbatza Lehiaketako oinarriak eta izen-emate orria 7
53. Tolosako Abesbatza Lehiaketako oinarriak eta izen-emate orria
21/01/2022

MAIATZEKO DOINUAK 2022

MAIATZEKO DOINUAK 2022 9

Tolosako Ekinbide Etxeak, Musikenerekin lankidetzan, formatu txikiko kontzertu batzuk antolatu ditu maiatzeko larunbat guztietarako, “Maiatzeko Doinuak” izenburupean. TOPICen izango dira, goizeko 11:30ean. Horrela, Tolosako Ekinbide Etxeak jarduera berri bati atea ireki dio, bere jarduera-esparrua zabaltzeko.

Musikenen 5 master ofizial daude eta horietako bat interpretazio klasikoa da. Bertako ikasleek garatzen duten ikasketa-planaren barruan, kanpoko proiektua izeneko ikasgai bat dago, non kontzertu bat edo gehiago sortu behar duten. “Ziklo honetan parte hartuko duten taldeak interpretazio klasikoko masterreko ikasle guztiak dira, eta publikoarentzat interes berezia duten proiektuak sortzen dituzte. Kasu honetan, lau kontzertu sortu dira, estilo desberdinetakoak eta talde desberdinetakoak”, diote Musikenen.

Larunbatean, hilak 7, hasiko da zikloa. Manuel Madamásek eta Víctor Vigok osatutako Mavik Mila tronpeta eta akordeoi bikoteak Albinoni, Scarlatti eta Piazzollaren lanak eskainiko dituzte, besteak beste. Hurrengo hitzordua, hilaren 14an, Marta Judith Angulo saxofoi-jotzaileak, Teresa Castañón eta Leticia del Monte klarinetistek eta Narayan Rishi saxofoi-jotzaileak osatuko dute. Bere errepertorioa Singelée, Márquez, Iturralde eta Romeroren obretan oinarrituko da. Hilaren 21ean, Sergio Bolaños biolin-jolea, Teresa Castañón klarinete-jolea eta Raquel Fernández piano-jolea izango dira Bartók, Milhaud eta Khachaturian-en piezak joko dituztenak. Ensemble Bidaiak maiatzaren 28an itxiko du zikloa. Olivia Fernández eta Darío Muñoz biolin-jotzaileek, Eloise Fagalde biolontxelo-jotzaileak eta Hiram Vega piano-jotzaileak Mozart, Beethoven eta Bériot-en lanak interpretatuko dituzte.

Erosi zure sarrerak hemen.

MAIATZEKO DOINUAK 2022 11

Euskara
X