abril, 2025
Detalles del Evento
Zirkulu polar artikotik 50 kilometro eskasera dagoen Westfjords eskualdea iskin ezezaguna da Islandian. Ring Road bide sonatua ez da bertara heltzen eta, beraz, ezta urtero herrialdera iristen diren milioika bisitariak
Más
Detalles del Evento
Zirkulu polar artikotik 50 kilometro eskasera dagoen Westfjords eskualdea iskin ezezaguna da Islandian. Ring Road bide sonatua ez da bertara heltzen eta, beraz, ezta urtero herrialdera iristen diren milioika bisitariak ere. Tundrako klima izugarri aldakorra, haizetsua eta hotza da, eta gogo-gorputzarentzat benetako erronka da munduko bazter hau bizikletaz eta autosufizientzia eran esploratzea. Zenbaiten hitzetan, Europako azken bazter basatia da.
Igone Mariezkurrena kazetaria eta antropologoa da. Ogibidea izaten du bidaiatzeko motibazio nagusia zenbaitetan, historia bila (Pakistan, Palestina, India, Lakota Nazioa…). Eta, hala ez denetan ere, ezin dio begirada horri iskin egin munduko bazterrak ezagutzera abiatzen denean (Nepal, Namibia, Txina eta Tibet, Etiopia, Lesoto, Groenlandia, Mauritania, Kuba, Maroko…). Txirrinda du bidailagun kuttuna.
Hora
(Viernes) 19:00 - 20:30
Ubicación
Topic
Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa, Guipúzcoa
