noviembre, 2024
Detalles del Evento
TITIRITARI, Malen Amenabar & Miren Amuriza Poema liburu ilustratu bat da Titiritari, haur zein helduentzakoa; irakurtzekoa, kantatzekoa, jolas egitekoa. Portal 71 eta Anita Maravillas-eko kideek elkarlanean eginiko antzerki-ibilbidea dute abiapuntuan testuek
Más
Detalles del Evento
TITIRITARI, Malen Amenabar & Miren Amuriza
Poema liburu ilustratu bat da Titiritari, haur zein helduentzakoa; irakurtzekoa, kantatzekoa, jolas egitekoa. Portal 71 eta Anita Maravillas-eko kideek elkarlanean eginiko antzerki-ibilbidea dute abiapuntuan testuek zein irudiek. Horien guztien nondik norakoez arituko dira Miren Amuriza (idazlea) eta Malen Amenabar (ilustratzailea) Iñigo Astiz kazetari eta idazleak gidatuta. Literaturaz eta teatroaz; bilaketaz eta esperimentazioaz; txotxongiloez, hariez, titiritariez.
Los secretos del titiritero & La extraordinaria vida de Polichinela, Paco Paricio
Los secretos del titiritero
Paco Pariciok mahai gainean jartzen dituen txotxongilolariaren sekretuek behar-beharrezko liburu bat osatzen dute iraganeko, gaurko eta etorkizuneko txotxongilo famatuek ehunka urtez −milaka urtez ez esateagatik− garatu dituzten arteak deskubritu nahi dituen ororentzat. Eskuliburu baino, txotxongiloaren gramatika bat dela esan genezake; izan ere, arauak, formulak, aholkuak, ohiturak, amarruak, errutinak, sentsazioak, uneak, etenaldiak, debekatzeak, bizkortzeak, barreak, teknikak, definizioak, hitz egitearen, gorputzaren eta eskuen gauzak eta ikastun jatunena ere aseko duten beste hainbat gai biltzen baititu. Ezinbestekoa tailer, eskola eta liburutegietan. Esan bezala: atsegina, dibertigarria, onuragarria eta nahitaezkoa. Bokazio- eta eskuzabaltasun-dosi handiei esker katalizatu den sintesi-esfortzu bat. Paco Paricio bete-betean.
La extraordinaria vida de Polichinela
Urte luzez eta bisitatu dudan leku guztietan, Polichinelaren bizitzaren arrastoak aurkitzen saiatu naiz. Eta, azkenean, bere bidaldi osoa bildu ahal izan dut: hemen duzue. Jolas, iseka eta probokaziorako bere joera nondik datorkion deskubrituko duzue. Polichinelak beste izen asko ditu atzerrian: Guignol, Petruska, Barrigaverde, Paprika Jancsi, Kasperl, Karaguiosis, Kaspárek, don Cristóbal, don Roberto, Punch, eta abar. Eta, gustuko ez badugu ere (baita alderantziz ere), Europako nortasunaren mamitzat jo beharko genuke.
Hora
(Martes) 17:00 - 19:00
Ubicación
Ambigú TOPIC
Euskal Herria plaza,1