TRUMP 2.0 ETA ESTATU BATUEN ETORKIZUNA

enero, 2025

30ene19:00- 20:30TRUMP 2.0 ETA ESTATU BATUEN ETORKIZUNAAMALUR 202519:00 - 20:30 Topic, Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa, GuipúzcoaActividades:Amalur

Más

Detalles del Evento

2025 Donald Trumpen bigarren agintaldiaren urtea izango da eta mundua Estatu Batuetara begira dago. Nola eragingo dio aldaketa horrek Ukrainako gerrari, Palestinako txikizioari, Europako ekonomiari edo migratzaile eta emakumeen eskubideei? Are gehiago indartuko ote dira datozen lau urteotan eskuin muturreko mugimenduak gure inguruan? Arriskuan al daude herritarron eskubideak eta demokrazia bera? Inperioaren gainbeheraren arrazoiak anitzak dira, baina Estatu Batuen barne-gatazka historikoa dago haien guztien iturburuan. Azken hauteskundeek argi utzi dute batzuek berriz ere handi egin nahi duten “Amerika” hori erdibitua dagoela, eta zatiketa horrek ez duela konponbide argirik.

Mikel Reparaz (Arbizu, Nafarroa, 1975), nazioarteko kazetari eta idazlea da. 1990ko hamarkadatik gaur arte munduan zehar aritu da erreportari lanak egiten, Balkanetako gerratik Ukraina edo Gazako azken sarraskietaraino. Gaztetan Lubaki Banda literatura taldeko kidea izan zen, eta gero kazetari bezala aritu zen Euskaldunon Egunkarian, Diario de Noticiasen, Euskalerria Irratian eta azken bi hamarkadetan EITBn. Bruselan eta New Yorken korrespontsal izan da urtetan, eta egun nazioarteko gaiak koordinatzen ditu irrati-telebista publikoan. ‘Las Grietas de América’ (Península, 2020) eta ‘Amerikaren Arrakalak’ (Alberdania, 2024) liburuen egile, Euskadi Literatura saria jaso zuen 2021ean, baita Prismas saria 2024an klima larrialdiaren inguruko ‘Artikotik Kantaurira’ egitasmoagatik.

Hora

(Jueves) 19:00 - 20:30

Ubicación

Topic

Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa, Guipúzcoa

Programa PDF

PROGRAMA

Entradas

ENTRADAS
Euskara
X