HAMLET – Bambalina (Valentzia)

noviembre, 2020

23nov19:00HAMLET - Bambalina (Valentzia)TITIRIJAI 202019:00 Topic, Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa, GuipúzcoaActividades:Titirijai

Más

Detalles del Evento

Zure buruari egiten diozun lehen galdera saihestezina da: zer ekarpen egin diezaioket nik lan honi, mendebaldeko literatura dramatikoaren gailurrari, gaur egungo ikusleentzat prestatu nahi badut?
Eta lehenaren ondoren bigarren kezka dator: benetan interesatzen al zaio ikusleari botereak jazarritako printze baten peripezia… erretorikoegia, gizonkoiegia? Eta ez dago hirurik gabeko birik: ez al zenuke beste lanik aukeratu beharko hain originala ez izateko edo anbizio handiegia edo hutsala izateko arriskutik urruntzeko?
Esperientziak esaten dit, hasteko, ez zaiola barne-ahotsari entzun behar, ziztatu eta zirikatu egiten zaituen horri, baizik eta ikaragarri amesten duzun proiektu baten desioak sorrarazten duen ilusioari eutsi behar zaiola. Eta horixe da egingo dudana. Belarrira xuxurlatzen didan deabru txikiaren erantzunek, obra estreinatu ondoren, kazetari baten ahotan amaituko dute bidea. Une horretan, ziur erantzungo diodala orain topatu ezin dudan moduan. Zorionez, sena ez dator bat arrazoiarekin.
Orain arte, egile eta mito klasiko askorekin hitz eginez aurkitu dugu inspirazioa, baina ez gara inoiz ausartu ingeles literaturaren jenioari ekiten. Badirudi ordua iritsi dela. Guk, antzerkia maite dugunok eta antzezpenaren misterioari hainbeste buelta eman dizkiogunok, badakigu harritu egingo garela traizioak betidanik kolpatutako printze honen bihotzean sartuz. Konfiantza horrekin hasi genuen hain proiektu kitzikagarria.

WILLIAM SHAKESPEAREren HAMLET
Shakespearerekin jolas berezi bat egitea proposatzen dugu, haren tragedia garrantzitsuenetako bat zuengana ekarrita: Hamlet. Europako tradizioaren antzerkirik adierazgarrienari ekitean, ezin duzu arauak ezagutu gabe jokatu. Nahiz eta pentsa daitekeen denok ezagutzen ditugula antzerkiaren arauak, zerbaitek dio ez dela hala, ez baita gauza bera, adibidez, Bach entzutea ala Bach interpretatzea. Beraz, zuzenean hasiko gara.
Gauzarik zailena modurik errazenean egiten saiatu nahi dugu, zeren eta, partidaren maila honetan, askoz errazagoa baita edertasuna gauzarik sinpleenetan aurkitzea, sakontasuna hitzik argienetan eta egia bulkada garbienetan aurkitzea. Eta, hain zuzen ere, horixe da Hamlet: bulkada nobleenetik jaiotako benetako antzerkia, gure antzerkigintzak izan behar duen mamia.
Eta koherentea dirudi erronka taularatuko duten pertsonaiak txotxongiloekin eta antzezle demiurgo bakar batekin planteatzea. Haiek arituko dira lanaren barruan igerian, eta esploratu gabeko planeta berri batera iritsiko dira, guztiz bakarrik, amets baten barruan baleude bezala.
Bai, txotxongiloak behar dute izan. Kanpotik begiratzen digutelako eta indar traszendenteez elikatzen direlako.

Egilea: Jaume Policarpioren moldaketa baten adaptazioa

Aktorea: Jorge Valle

Teknika: Mistoa

Gomendatutako Adina: 16 urtetik aurrera

Iraupena: 80’

Hizkuntza: Gasteleraz

Hora

(Lunes) 19:00

Ubicación

Topic

Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa, Guipúzcoa

Euskara
X