BIZITZA ALDATU ZIGUTEN BI BIDAIA HANDI

diciembre, 2022

14dic19:00- 20:30BIZITZA ALDATU ZIGUTEN BI BIDAIA HANDIAMALUR 202219:00 - 20:30 Topic, Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa, GuipúzcoaActividades:Amalur

Más

Detalles del Evento

*sarrerak salgai abenduaren 5etik aurrera

Itziar Marcotegui eta Pablo Strubell bidaiazaleak dira eta dena uztea erabaki zuten, Afrikan barrena, Hegoafrikatik Marokora, urtebetez garraio publikoan joateko. Bidaia gogorra baina aberasgarria, aurrekontu txikikoa, Madagaskar, Gabon edo Santo Tomé eta Principe bezalako herrialdeak ezagutzera eraman zituena. Kanoetan eta autobusetan bidaiatu zuten, errege-erreginak eta jende arrunta ezagutu zituzten, fauna ikaragarria ikusi zuten, baina baita deforestazioa eta poluzioa ere, urruneko herrixketan eta gainpopulatutako hirietan sartu ziren… Bidaia handi horrek markatu eta bizitza aldatu zien.

Urte batzuk lehenago, Pablok “La Ruta de la Seda” egin zuen, Turkiatik Filipinetaraino, 8 hilabeteko bidaia konplexua. Erdialdeko Asian sartu aurretik ibili zen Iranen, turismora oso ohituta ez zegoen eskualde batean. Artzain erdinomatuekin bizi izan zen, itaunketa desatseginak jasan zituen, legendazko hirien aurriak bisitatu zituen eta oraindik antzinako teknikekin zeta egiten zuten lantegiak aurkitu zituen. Bidaia hartatik sortu zen Te odio, Marco Polo (Ed. Niberta).

Bidaia horien ondoren, Itziarrek eta Pablok beren bizitza eta ibilbide profesionalak bidaiaren mundura bideratu zituzten: “Las Jornadas de los grandes viajes” sortu zituzten, urtero ehunka lagun biltzen dituen topaketa. “La editorial Viajera” sortu zuten, “Un gran viaje” podcast-a jarri zuten martxan eta, besteak beste, El libro de los grandes viajes (Ed. Geoplaneta, 2022) edo Cómo preparar un gran viaje (La editorial viajera, 2016). Hori gutxi balitz, Erdialdeko Asian eta Europako hainbat herrialdetan ere bidaiatzeko gida gisa lan egiten dute.

Hora

(Miércoles) 19:00 - 20:30

Ubicación

Topic

Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa, Guipúzcoa

Programa PDF

PROGRAMA

Entradas

ENTRADAS
Euskara
X