
TITIRIJAI:
TOLOSAKO NAZIOARTEKO
TXOTXONGILO JAIALDIA
Gure Titirijaik 43 urte beteko ditu azaroaren 22tik 30era ospatuko den edizio honetan. Aurten, hamabost konpainiatako 17 ikuskizun ikusi ahal izango ditugu, guztira 56 emanaldirekin.
Aipatzekoa da Tolosara lehen aldiz etorriko den konpainia bat. Jatorriz belgikarrak dira eta O Quel Dommage dute izena. “Ma Tache” ikuskizuna aurkeztuko du, International Children’s Festival of Bucarest jaialdian epaimahaiaren Saria jaso duen ikuskizuna eta International Children’s Festival of Kotor (Montenegro) jaialdian sormen lan onenaren saria jaso duena. Berriz ere Zaches konpainia italiarra izango dugu gurekin, eta oraingoan bere trilogiako azken ikuskizuna ekarriko digu, “Pinocho”. Berriro ere, aurreko edizioetan ikusi genuen “Errauskine” eta “Txanogorritxo” lanen ondorengo magia itzuliko da. Edizio honetan gainera, Nauta konpainia galiziarraren “Ephimeros” berria ere ikusi ahal izango dugu, hemen Tolosan, Sormen Egoitzan burutua.
Berriz ere Tolosako dendetako erakusleihoetan txotxongilo erakusketa errepikatuko dugu eta aurten, gabonetako konnotazioa eraman beharrean, Gelede maskaradun txotxongiloak izango dira protagonistak. Duela urte batzuk TOPICen aldi baterako erakusketa bat izan zuten txotxongiloak dira eta duela
urtebete erosi ondoren, Jaialdian zehar ikusi ahal izango ditugu Anbigu Aretoan.
Titirijai RITTO Udazkeneko Txotxongilo eta Objektuen Nazioarteko Antzerki Jaialdien Sareko kidea da. Aurten Txile, Brasil eta Italiako jaialdietako hiru zuzendari ezagunen bisita jasoko dugu, ACEren nazioarteko bisitarien programaren laguntzari esker.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu jaialdi hau posible egiten duzuen guztioi eta urtero ezinbesteko hitzordu bihurtzen duzuenoi. Etor zaitezte eta goza ezazue axolagabe utziko ez zaituzten programa honekin. Eskerrik asko!
IKUSKIZUNAK
Teknika: Teknika desberdinak
Gomendatutako adina: Familiarra
Irupena: 45’
Hizkuntza: Euskera | castellano
Tokia: TOPIC -eko arkupeak. Euskal Herria Plaza
Data: Azaroak 22
Ordua: 17:00
Tinglau Txikia zoriak eta jakin-minak sortutako antzoki txi-kia da.
Zelaiko makilak, hondartzako egurrak, aurkitutako objektuak… edo “aurkitu” dizkigutenak.
Horietatik sortzen dira publikoaren eskuetan bizia hartzen duten txotxongiloak jolasteko, kontatzeko eta munduari berriro harriduraz begiratzeko.
Teknika: Itzala
Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera
Iraupena: 50’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Tokia: TOPIC
Data: Azaroak 22
Ordua: 18:00
Epaimahaiaren saria International Children’s Festival of Bucarest (FITC) jaialdian. Sorkuntza-lan onenaren saria Montenegroko International Children’s Festival of Kotor jaialdian. Unibertso hotza da, minimalista, non dena guztiz kontrolatuta dagoen. Bat-batean, bere urtebetetzean, Ritaren eguneroko eskemak hautsi egiten dira zirkuitu
labur baten ondoren. Bere irudimena hegan hasten da.
Teknika: Objetuak
Gomendatutako adina: 3 urtetik aurrera
Iraupena: 40’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Eguna: Azaroak 23 – 18:00 – TOPIC antzokia
Eguna: Azaroak 24 – 10:30 eta 12:30 – TOPIC antzokia
Txikienentzako ikuskizun bisuala. Udaberria, uda, udazkena eta negua. Alma bidaia poetiko eta sentsoriala da, lau urtaroetan barrena. Urtaroetako bakoitzak bere esentzia du, eta protagonistak aurkitutako objektu eta materialen bidez forma hartuko du.
Teknika: Mahai-txotxongiloak
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 50’
Hizkuntza: Gazteleraz
Tokia: Leidor
Eguna: Azaroak 23 – 17:00
Eguna: Azaroak 24 – 17:00
Eguna: Azaroak 25 – 10:00
Familiei zuzendutako txotxongilo-ikuskizuna zuzeneko musikarekin. Txikitan, “Zer izan nahi duzu handitan?” Somiónek hiri batera eramaten gaitu bidaian. Bertan, oso bereziak dira lanbide guztiak: kaleak jartzen dituen gizona, iratzarlea, txorien kantuko maistra… Dena da posible, eta horretaz ere hitz egiten du ikuskizunak, irudimenaz eta gure ametsak egia bihurtzeko ahaleginaz.
Teknika: Paper-txotxongiloak
Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrera
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Tokia: TOPIC
Eguna: Azaroak 24 – 20:00
Eguna: Azaroak 24 – 12:00
Jean Cagnarden testu batean oinarritua. Elkarrekin igarotako urteetako errutina martxan jartzen ari da, gauero bezala… Esna daudenean, antza, asperdura da nagusi haien eguneroko bizitzan; ametsek, ordea, eutsi egiten diote. Gaur gauean, ihes egingo dute, abenturarako nahi bizia piztuko zaie, errealitatea astinduko dute, bestea, bikotea. Apnean, ohea tentsio intimoen agertoki bihurtzen da.
Teknika: Itzalak eta maha-txotxongiloak
Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera
Iraupena: 35’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Tokia: TOPIC
Eguna: Azaroak 25 – 20:00
Eguna: Azaroak 26 – 10:30 eta 12:30
Bi txotxongilolariek umorez eta harrigarriro eramaten gaituzte magiaz blaitutako itzalen unibertso batera. Hemen, dirudienez, fisikako legeei burla egin eta zapuztuta geratu dira gure itxaropen guztiak. Eguneroko objektuen itzalak bat-batean beren kasa hasten dira jokatzen, askatasun-dantzari ekinda eta beti imajinatu duten irudi bihurtzen dira. Irudimenari oda bat!
Teknika: Keinu-antzerkia eta txotxongiloak
Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera
Iraupena: 50’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Tokia: Leidor
Eguna: Azaroak 26 eta 27 – 10:00
Pintto galdu egin den txakurkume bat da. Pinttok jolastea maite du, baina badirudi norbaitek beldur diola eta ez duela berarekin jolastu nahi. Pinttok, adiskidetasunaren jokoa zein zoragarria eta zein sinplea den gogorarazten digu.
Teknika: Txotxongiloak eta zuzeneko manipulazioa
Gomendatutako adina: 5 urtetik aurrera
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Tokia: TOPIC
Eguna: Azaroak 26 – 20:00
Eguna: Azaroak 27 – 12:00
Kutxa bat irekitzea bezalako ekintza sinple bat ezinezko puzzle bihur daiteke. NIL pertsona bakoitzaren metafora da, bere buruari aurre egiten: bakoitza bere puzzlearekin, bere enigmarekin. Nil eta txotxongilolaria, obsesioaren eta itxaropenaren artean borrokatzen den gidariaren eta gidatuaren arteko harreman lausotuari aurre egiten diote. Bidaia poetiko-musikal honek doitasuna, umorea eta sentsibilitatea, uztartzen ditu.
Teknika: Maskarak eta itzalak
Gomendatutako adina: 8 urtetik aurrera
Iraupena: 60’
Hizkuntza: Gazteleraz
Tokia: Topic
Eguna: Azaroak 27 / 20:00
Eguna: Azaroak 28 / 10:30 y 12:30
Ametsaren eta errealitatearen arteko muga magikoan, Maitagarri Urdinak, Pinotxo haren aventura eta desbentura iniziatikoetan barrena gidatzen du. Ikuskizun honetan, jatorrizko testuak denborarekin edulkoratu edo galdutako indar hori berreskuratzen du, giro zaharkitu eta higatu xamar batean bildutako hori, darion kutsu gordin eta ironikoa galdu gabe beti.
Teknika: Itzalak
Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Tokia: Leidor
Eguna: Azaroak 28 – 10:00
Eguna: Azaroak 29 – 12:00
Ikuskizun honetan, itzal txinatarrek zinema mutuarekin, txotxongiloarekin, komikiarekin eta musikarekin egiten dute topo graziaz betetako istorioak sortzeko, eta era guztietako publikoa liluratzeko. Gizakia bere itzalarekin bizi izan da betidanik. Bere eskuekin hasi zen jolasean, forma iragankorrak marraztuz.
Teknika: Objetuak
Gomendatutako adina: 14 urtetik aurrera
Iraupena: 55’
Hizkuntza: Gazteleraz
Tokia: TOPIC
Eguna: Azaroak 28 – 20:00
Bizi-testamentu bital berezi honen irekierarako deituak zaudete. Oroitzapen, sustrai eta identitate unibertsalen testamentura. Landa, auzoa eta altxorraren mapa. Musikalak maite dituen gizon bat desafinatuta ari da kantan kristalezko begi batekin. Xumetasunaren eta egiaren aldeko konpromisoa, egia gozagarria, antzerkiaren egia. Oinordetzan
jaso nahi duenak salba dezala mundua. Ongi etorri
Teknika: Objektuak
Gomendatutako adina: Helduak
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Gazteleraz
Tokia: TOPIC
Eguna: Azaroak 29 – 19:00
Nora doaz gure gorputzak desagertzen direnean? Zer gara? El Patio Teatro giza gorputzean barrena sartzen da, objektuen antzerkiaren eta narrazioaren bidez barnean daramagun hori zer den azaltzen saiatzeko. Anatomiako ikasbide xume batean, galderak pilatu egiten dira, giza gorputzaren zenbait misterio argitzeko.
Teknika: Objetuak
Gomendatutako adina: 11 urtetik aurrera
Iraupena: 20’
Hizkuntza: Gazteleraz
Eguna eta tokia: Azaroak 28 – 17.00 / 17:40 / 18:20 / 19:00 / 19:40 – Euskal Herria plaza
Eguna eta tokia: Azaroak 29 – 11.00 / 11:40 / 12:20 / 13:00 / 13:40 – Plaza berria
Eguna eta tokia: Azaroak 30 – 11.00 / 11:40 / 12:20 / 13:00 / 13:40 – Plaza berria
Ikuskizun hau zortzi ikusleri eskainitako bidaia intimo bat da, objektuen antzerkiaren eta parte hartzeko instalazioaren bidez, publikoa funtsezkoa bilatzera eta haren barruan sakontzera eramaten duena. Motibazioa: naturara itzultzeko bidea, geure baitara itzultzeko bidea, ezagutzea.
Teknika: Objektuak
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Gazteleraz
Tokia: TOPIC Miguel Arreche Antzokia
Eguna: Azaroak 29 – 17:30
Eguna: Azaroak 30 – 16:30
Nor gara? Nondik gatoz? Nora goaz? Hauek dira existitzen denetik gizadiak egiten dituen galdera existentzialetako batzuk. Origen objektuen antzerkiko proposamen fin bat da, eta galdera horien erantzunak aurkitu nahi ditu hiru emakumeren, familia bateko hiru belaunaldiren iruditeriaren bidez.
Teknika: Paper- txotxongiloak
Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrera
Iraupena: 20’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Tokia: Alhóndiga Plaza
Data: Azaroak 29
Ordua: 13:00 eta 16:00
Goizeko 2:35ean, ohean, batak eta besteak orrialde batzuk pasatzen dituzte. Ohean, lo hartzeraino ari dira flotatzen. Échappée egunerokoaren parabola bat da, itsas ihintzak blaitutako gaueko ihesaldi bat. Edredoi azpian ekaitza? Ohea intimotasunaren antzerkia da aldi berean, absurduaren ringa, eta izara azpian abentura batean murgiltzera gonbidatzen gaitu.
Teknika: Esku-txotxongiloak
Gomendatutako adina: 5 urtetik aurrera
Iraupena: 50’
Hizkuntza: Euskara
Eguna: Azaroak 30 – 12:00
Tokia: Euskal Herria plaza
Cachiporra izeneko Penintsulako eskularru-txotxongiloen tradizio aberatsa ezagutu nahi dutenei zuzenduta dago. Europako tradizioetan lehen aldiz, emakumezko protagonistak, Doña Barriga Verdek, ikuspegi berriak eskaintzen dizkigu tradizio honetako genero-rolen eta estereotipoen gainean. Hala, mendeetan zehar barrearen bidez bidegabekeriak arintzen lagundu digun teknika honen eguneratze eta berrinterpretazio bat da.
Teknika: Esku-txontxongiloak eta maskarak
Gomendatutako adina: 5 urtetik aurrera
Iraupena: 50’
Hizkuntza: Gazteleraz
Tokia: TOPIC
Eguna: Azaroak 30
Ordua: 17:30
Dramaturgia onenaren Drac d’Or saria Lleidako Fira de Titelles 2016n.Kontakizunak Antón Retaco haurraren istorioa kontatzen du, artista ibiltarien konpainia bateko kidea. Bizitza askeari, herri-antzerkiari, gauza xumeen balioari eta haien gaineko begirada garbi, poetiko eta atseginari zuzendutako kantua da ikuskizuna. Gizarteratzea sustatzen du.
Teknika: Izotz-txontxongiloa eta maskarak
Gomendatutako adina: 9 urtetik aurrera
Iraupena: 60’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Data: Azaroak 30
Ordua: 20:00
Tokia: Leidor
Ephimeros” ikuskizunean dantza, maskarak eta txotxongiloak uztartu egiten dira . Nanúa, izotzezko hartz zuri bat, gizakiak suntsitutako mundu batean haiei aurre egiten die bere ikuspegia ipintzean. Beranduegi izan baino lehen bidea okertu nahian, hemen gaude. Planeta nekatu baten aurrean, finitu agertzen zaiguna.
ERAKUSKETAK
Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu.
Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
TOPIC-ek Tolosa & Co-rekin batera txotxongilo erakusketa bat antolatuko du Tolosako saltokietako erakusleihoetan, Titirijai jaialdiarekin batera. Edizio honetan, TOPIC-ek 2023 eskuratu zituen Beningo Yoroba herriko Gelede maskarak izango ditugu ikusgai
Egurrezko taila landu hauek beren funtzio estetikoa gainditzen dute. Maskara bakoitza esanahi sakoneko objektua da, arkitektura konplexua eta xehetasun narratiboak ezaugarri dituena. Ikus itzazue burukoak koroatzen dituzten irudi korapilatsuak eta aurpegien adierazkortasuna: maisutasun eskultorikoaren erakusgarri bikaina. Gelede maskarek aspaldiko tradizioa duen topaketa isil batera gonbidatzen gaituzte. Formaren, kolorearen eta sinboloaren arteko elkarrizketa adierazgarria osatzen dute, eta agerian uzten dute Nigeria eta Benin herrien sormen agortezina.
TAILERRAK
Itzal txinatarren antzerkia denboran zehar bidaiatu duen artea da, antzina-antzinakoa baita bere jatorria. Tailer interaktikoa izango da. Bertan, eskuekin eta elementu txikiekin itzalak sortzen ikasiko dute parte-hartzaileek. Tailer hauek sormena, gorputz-adierazpena eta talde-lana sustatzen dute; txiki eta nagusientzako jarduera aproposa beraz.
Titirijai jaialdiaren barruan, Pop-up teknikaren magia ezagutuko dugu gure sormenari ateak zabaltzeko! Papera biziaraziz, gure TOPIC-a sortuko dugu eta pertsonaiei bizi emango diegu, istorio txiki eta harrigarriak eraikiz. Etorri eta sortu zure TOPIC tolesgarria!
BESTELAKO JARDUERAK
TITIRIJAI Jaialdia RITTOren parte da, Udazkeneko Txotxongilo eta Objektuen Nazioarteko Antzerki Jaialdien Sarea. Aurten Txile, Brasil eta Italiako hiru jaialdi-zuzendari nabarmenen bisita jasoko dugu, ACEren Nazioarteko Bisitarien programaren laguntzari esker.
Jokin Oregik, Julián Sáenz-Lópezek, Izaskun Fernándezek eta Ramon Molinsek zuzendari eta dramaturgoek, lau ahotsetan kontatuko dute nola jaio zen “El testamento”. Nola sortu zen ideia, nola hartu zuen forma eta zein izan zen sorkuntza prozesua. Solasaldi lasai bat publikoarekin galderak, ideiak eta jakin-minak partekatzeko.
































