cartelcoros2009.web
41. Abesbatza Lehiaketa
24/09/2009
cartelcoros2010.web
42. Abesbatza Lehiaketa
15/09/2010

Titirijai’09

cartel2009titirijai.web
cartel2009titirijai.web Titirijaik aurten bere hogeita zazpigarren edizioa beteko du. Txikia jaio zen, mundu guztia jaiotzen den bezala, eta piskanaka-piskanaka hazten joan zen, gauza garrantzitsu guztiak hazten diren antzera, maitasun, grina eta lan askorekin.

Egitarau Aurrerapena

Familia apal batean jaiotzeko zoriona izan zuen Titirijaik, baina Txotxongiloak, txotxongilolariaren konplizitatearekin duen objektuaren sinpletasunetik, mundu zoragarrietara eraman gaitzakeela, gure irudimenezko lokartua esnatzen lagun gaitzakeela eta gizatasunean eta guregan betiko giza balioak edo gaurko bizitzak, gizarteak eta errealitateak balioa eman dizkien giza baloreak berriro aurkitzen lagun gaitzakeenaren erabateko ustea izanik.

Aurtengo edizioa oso berezia izango da Titirijaik bere gurasoek, aitabitxiekin eta bizilagunekin izandako bizipen beroen fruitua  den izaki berri bat izango duelako. Izaki berriak TOPic izena du eta oraindik jaio izan gabe, mundu erdian hain ezaguna da, bere jaiotzara etorriko diren enbaxadoreak bidaliko dituela.

Bataiotan gertatzen den bezala, gurasoek protagonismoa jaio berriari uzten diote. Horrela bada, Titirijai jakitun da aurten bigarren lekuan geratuko dela, krisiagatik zerbait murriztutako baina programari eta edukiei dagokienez oso garrantzitsua den
edizio baten aurrean egon arren.

Aurten Quebecen urtea izango da, arrazoi ekonomiko eta gizatiarrengatik historikoki lotua egon garen herrialde horren urtea alegia; bere garapenean, neurri batean behintzat, euskal kulturaren gure aztarnak utziz, gure baleazaleek lagundu zuten herrialdearen urtea hain zuzen ere.

(Txotxongilolarien Quebectar Elkarteko) AQMko gure lagunek maitasun handiz (berriro grina) muntatu duten quebectar txotxongiloaren bere historia piskat laburraren erakusketa zoragarri bat; eskerrik asko, nola ez ba, aurten bere hamargarren urteurrena  betetzen duen Espainian Quebeceko Bulego Orokorraren konplizitate eta laguntza estimagaitzari eta aurtengo edizioan protagonista izango den “Quebectar Txotxongiloari Leiho” honen edukia artez bete duten quebectar txotxongilolarien konpainien eskuzabaltasunari ere.

Titirijai 2009k lehen aldiz bere historian berriak diren Asiako bi herrialdetako bi konpainia hartuko ditu. Tailandiako Hobby Hut Puppet Troupe eta Koreako Art Stage San. Lehenengoak joan den urtean hemen emanaldiak eskaini behar zituen baina Bangkokeko aireportuan greba bategatik blokeaturik geratu zen juxtu Tolosara etorri behar zuenean eta  bigarrena, Charleville Meziereseko Txotxongiloaren Munduko Jaialdian arrakasta lortzetik datorren konpainia bat da.

Azkenik UNIMA País Valenciáko txotxongilolariei UNICEFeko enkargua den lan baten aurkezpenari, munduko estreinaldiari aipamen egin nahi diogu. Valentziako txotxongilo multzo batek taldean egindako lan bat da, bertan haurraren eskubideei buruzko txotxongilo ikuskizun bat produzitzeko elkarrekin baina nahastu gabe  beraien gaitasun artistikoak elkartu dituzte. Tolosan estreinatu nahi izan dute  eta besoak zabaldu dizkiegu, ziur gaudelako ahalegin horrek emaitza  bikaina emango duelako.

Programa honetako orriak begira itzazue eta bere hortan edizio garrantzitsu baten

Euskara
X