cartel08coros.web
40. Abesbatza Lehiaketa
07/11/2008
mariona.web
Mariona, To.pic-eko maskota
20/03/2009

Titirijai’08

carteltitirijai08web

carteltitirijai08webTitirijairen bigarren mende laurdenarekin hasiko gara TO.PICeko eraikuntza lanen aurrerapenen barnean kokatua, hau da, Tolosa nazioarteko erreferente bihurtzera deituta dagoen eta Euskalherria plazan egiten ari diren etorkizuneko Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroaren barnean alegia.

Egitarau Aurrerapena
Ziur gaude aurtengoa TO.PIC gabeko azken jaialdia izango dela, horregatik posible da etapa bat amaituko duen edizioa izatea eta berri baten atetan jarriko gaituen beste baten hasieran aurkitzea; azken hau, 1983 hartan, Txotxongilo munduan gure ibilbidea hasi genuen garai hartan pentsa ezinezkoa  zen errealitatez, ilusioz ella egitasmoz beterik dator. 

Etapa honen amaiera handi eta arrakastatsu gisa, egitarau bikaina prestatu dugu eta Titirijai’08an parte hartuko duten adin guztietako hogeita bost mila ikusleak harritzea, dibertitzea eta entretenitzea espero dugu.

30 ikuskizun desberdinetako 130 antzezpen eskainiko dituzten 10 herrialdetatik etorritako 28 konpainia izango ditugu.

Aurten herrialde gonbidatua Errusia izango da eta bere txotxongiloen unibertsoko leihoa zabaltzera dator, txotxongilo artean tradizio luzeko herrialdea da, bere maisu handi eta ospetsuen bidez eskola sortu duen herrialdea. Errusiari eskainitako leiho honek bere ardatza Sergei Obraztsov, Voronezh Nazioko Antzerkia eta Yekaterinburgoko Antzerki Nazionaletik datozen funtsekin erakusketa zabal eta adierazgarri batean izango du.

Erakusketarako bere funtsak uzten dizkiguten hiru konpainia handi hauei elkartuko zaien programan San Petersburgoko Brodaychaya Antzerki Nazionala eta Tomskeko 2+K Antzerkia.

Titirijairen historianl lehen aldiz izango dugu Tailandia eta Sri Lankako konpainietako ikuskizunak ikusteko aukera. Txotxongiloaren artea ulertzeko bi modu desberdin, geografikoki eta kulturalki gugandik hain hurrunak eta hain desberdinak beraien artean; lehena oso birfindua eta sakonki herrikoia bigarrena.
 
Aurtengo edizioan ere produkzio berrien aldeko apostua egingo dugu eta bi lanen munduko estreinaldia izango dugu: Behi Bis donostiar konpainiarek “Murren bidaia” eta Madrilgo Teatro de la luna konpainiaren “Lorazaina”.

Azkeneko konpainia honen antzezlana aipatutako antzerki konpainiaren eta Mariano Arsuaga margolaria eta Maria Cueto eskultorea buru dituen euskal artisten arteko talde-lan baten emaitza da; prozesu sortzaile luze eta emankorra, bere garapena TO.PICek produzitutako erakusketa batean gauzatzen da eta jaialdian zehar Leidorreko sarreran ikusgai egongo da.

Euskara
X