cartelcoros2010.web
42. Abesbatza Lehiaketa
15/09/2010
euskadi.goza.ezazu
Pack Turistiko-Kulturala (42. Lehiaketa) Tolosan
21/10/2010

Titirijai’ 10

cartel.titirijai10.web.
cartel.titirijai10.web. Titirijai 2010, 28. Edizioarekin hastera doa , mundu guztitik iritsiko diren txotxongiloekin.  Urtero bezala gure irudimena martxan jarriko digute ,kontatuko dizkiguten maitagarrien istorio edota gaurkotasunez beteriko gaiekin, momentu paregabeak pasaraziz.

Egitarau Aurrerapena PDF

Topic-ek  ateak ireki zituela urtea besterik pasa ez denean, edizio berri honi hasiera ematera goaz. Topic,  C.I.T.eko protagonista eta Tolosako enbaxadore izan den 365 egun hauek atzean uztera goaz , bere txotxongiloekin Sevilla, Shangai, Seul, Charleville Mezieres eta beste zenbait toki bixitatu dituelarik.
Urtea amaitzeko hilabete  besterik falta ez denean, datuek 12.000 bisitariz hitz egiten digute, jendeartean  ikusmina eta  jakin-mina sortu dela  erakutsiz. Datuak baino garrantzitsuagoak dira ordea jendeak irteeran utzitako mezuak , harridura ,emozio eta poztasuna adierazten dutenak alegia. Momentu paregabea beraz aurtengo Titirijai edizioari hasiera emateko.   Japoniar konpaniak izango ditugu protagonista edizio honetan ,haietariko  bik  estilo klasikoa  eta beste bik  garaikidea jorratzen dutelarik. Aranburu jauregian ere urtero bezalaxe txotxongilo erakusketa bat  ikusi ahal izango dugu, urteroko  ikusmira  sortuko duen asmoarekin.
Krisia dela eta behartuak aurkitu gara zenbait murrizketa egitera.Esaterako aurtengoan konpania gutxiago izango ditugu gure artean, baita ikuskizun gutxiago ere.Horregatik aldez aurretik barkamena eskatu nahiko genieke Titirijaiko ikusle leialei. Ziur gaude dena den , murrizketa hauek konpentsatuak izango direla konpania ezberdinek eskeiniko dizkiguten emanaldiekin.
Aurtengo kartelak Japoniako komiki munduari egiten dio erreferentzia, hala eta guztiz ere egilea Kubatarra da, hain zuzen ere Matanzasekoa: Zenen Calero du izena eta bere ilusio eta talentu guztiz eginiko lana dugu.
Ongi etorri berezia eman nahi diegu  Japoniako txontxogiloei. 28. edizio honetan gonbidatu gisa izango ditugun konpaniak direlako . Hauek bi erakusketa oso zaindu, bi ikuskizun klasiko eta beste bi garaikide  aurkeztuko dizkigute. Ongi etorri hau  gure artean izango ditugun beste 19 konpaniei ere zuzendua dago . Besteak beste 7 lurralde, 5 kontinente  eta hainbat autonomietatik iritsiko zaizkigun konpaniak direlako. Espero dugu programaketa guztion gustoko izatea eta ondo pasatzea.

 

Euskara
X