Ukrainako SOPHIA CHAMBER CHOIR abesbatza izan da 53. Tolosako Abesbatza Lehiaketako txapeldun nagusia

Sarrerak salgai urriaren 16an 19:30tik aurrera 3
Sarrerak salgai urriaren 16an 19:30tik aurrera
14/10/2022
Hemen da TITIRIJAI Jaialdiko 40. edizioa 5
Hemen da TITIRIJAI Jaialdiko 40. edizioa
16/11/2022

Ukrainako SOPHIA CHAMBER CHOIR abesbatza izan da 53. Tolosako Abesbatza Lehiaketako txapeldun nagusia

Ukrainako SOPHIA CHAMBER CHOIR abesbatza izan da 53. Tolosako Abesbatza Lehiaketako txapeldun nagusia 7

Kievetik Tolosara (Gipuzkoa) 3.000 kilometro baino gehiago autobusez egin ondoren, Olexii Shamritski zuzendaria eta bere Sofia Chamber Choir abesbatza txapeldun nagusiak izan dira Tolosako 53. Abesbatza Lehiaketan. Izan ere, ganbera abesbatzarik onenen bi sariak irabazi dituzte, polifonia eta folklore sailetan, baita entzuleen saria eta Kutxa sari nagusia ere.
Kutxa sariaren bitartez, Europako Abesbatzen Sari Nagusirako izendapena lortu dute; Debrecen hirian (Hungaria) izango da lehiaketa hori, 2023ko apirilaren 29an.
Tolosako Abesbatza Lehiaketako epaimahaiaren burua Xabier Sarasola izan da, eta harekin batera aritu dira Petra Grassi italiarra, Martina Batic esloveniarra, Cesar Alejandro Carrillo venezuelarra, Jordan Sramek estatubatuarra, Mats Nilsson suediarra eta Shin-hwa Park korearra.

Saria estoniarren ‘Errota’-ri
Polifoniaren arloan, Esloveniako St. Stanislav Girls’ Choir abesbatzak irabazi du bigarren saria, eta AEBetako Brigham Young University Singersek hirugarrena. Folklorearen sailean, berriz, abesbatza horietako biri eman diete bigarren saria: Brigham Young University Singersi eta St. Stanislav Girls’ Choirri. Hirugarren saria Letoniako Mixed Choir Maska koruak lortu du.
Haur abesbatzen artean, Letoniako Riga Cathedral Girls’ Choir Tiara koruak eskuratu du lehenengo saria, Suediako Adolf Fredrik’s Girls’ Choirrek bigarrena, eta Kataluniako Veus Cor Infantil Amics de la Uniok hirugarrena.
Eusko Jaurlaritzak sari bat ematen dio euskal kanta baten interpretaziorik onenari, eta Estoniako Ellerhein Girl’s Choir abesbatzak irabazi du aurten. Junkal Guerreroren Errota pieza abestu dute.

Euskara
X