51. Tolosako Abesbatza Lehiaketako sarrerak salgai 3
51. Tolosako Abesbatza Lehiaketako sarrerak salgai
01/10/2019
XXV. Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloa 5
XXV. Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloa
28/10/2019
Aurkeztu da 51. Tolosako Abesbatza Lehiaketa 7

Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 51. edizioa aurkeztu da Topic-en. Lehiaketa urriaren 31tik azaroaren 3ra bitartean gauzatuko da.

Oraingo honetan, parte-hartzaileak Indonesiatik, Alemaniatik, Suitzatik, Letoniatik, Ukrainatik, Poloniatik, Erresuma Batuatik, Belgikatik, Japoniatik, Lituaniatik eta Espainiatik datoz.

Baina lehiaketa ez da soilik Tolosara mugatzen. Tolosako Lehiaketan parte hartzen duten abesbatzek kontzertuak emango dituzte herri hauetan: Astigarragan, Beasainen, Bergaran, Donostian, Hondarribian, Lazkaon, Ordizian, Urretxun eta Zarautzen. Baita Astilleron eta Polancon (Kantabria), Borjan (Zaragoza), Getxon, Santurtzin, Mungian, Muskizen eta Baionan ere izango dira. Ez da ahaztu behar, urtero, Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloak, aurten 25 urte betetzen dituenak, Tolosako Abesbatza Lehiaketan parte hartzen duten abesbatzak bakarrik hartzen dituela.

Azaroaren 2an, larunbatean, 19: 30ean, Topic-en Juan Laboreria baritonoaren eta Germán Ormazabal piano-jolearen emanaldia izango da. Kontzertu hau lehiaketako egitarauaren barruan kokatzen da, jarduera osagarri gisa.

Euskara
X