Tolosara Abesbatza Lehiaketa iristera doa eta honekin batera Gipuzkoa hiriburu izan zena bisitatzeko aukera duzue. Lehiaketan zehar, Tolosa musikaz jazten da eta kontinente ezberdinetatik etorritako abeslariak izaten dira bertan, aukera paregabean bilakatuz Europan ospatzen den Musika Lehiaketarik ospetsuena.
Eskaintza garrantzitsu honetaz gain, Tolosak aukera bikaina ematen digu bertako gastronomiaz gozatzeko: babarrunak, tejak eta zigarriloak, xaxuak…dastatuz, bertako edozein jatetxetan. Proposamenaren barruan Tolosan aurkitzen den Topic (Txotxongiloen Zentru Internazionala) museoa bisitatzeko aukera luzatzen dizuegu, hau Europan aurkitzen den zentru bakarra delarik Txotxongiloei osoki eskenia. Honetaz gain, Gorrotxategi Museoa bisitatzeko aukera ere baduzue eta gozoak nola egiten dituzten ikusi. Honek ez du esan nahi inguruan dugun paisaiaz ahaztu behar dugunik, ezta eskualde osotzen duten herriez ere eta ez noski Donostia hiriburuaren gertutasunaz ere. Horregatik, beste behin ere pack turistiko kulturala eskuratzeko aukera eskeintzen dizuegu.
ZERTAN DATZA?
Urriak 29 – 19:00tan
Urriak 30 – 16:00tan eta 20:00tan
Urriak 31 – 16:00tan
Azariak 1 – 11:00tan
Amaierako bazkaria Azaroaren 1ean – 1400tan
Ostatu Donostiako Hotel batean
– Urriaren 29tik Azaroaren 1era.
Museoetara bisita