perspectiva_plaza
To.pic-ek bere ibilbidea hasten du
28/03/2007
porta_catalogo
Basterrechea-Epelde erakusketa
25/05/2007

“Herriarentzako eskulturak”

portada_web

portada_web

Pasa den apirilaren 20an, arratsaldeko 20.00etan, Tolosako Udaletxeko Areto Nagusian, "Herriarentzako eskulturak" izeneko liburu eta DVDaren aurkezpena egin zen.

Bere egilea Mikel G.Gurpegui da eta liburuko 140 orrien bitartez, TEEak Tolosako herriari egindako eskulturen ondarearen hogeita bost urteei buruzko errepaso bat egiten du.


Herrian dagoen Euskal Eskultura Garaikidearen Erakusketa Iraunkorra biltzen du liburuak eta eskultore hauen lanak agertzen dira bertan: Jorge Oteiza, Ricardo Ugarte, Nestor Basterretxea, Jose Ramon Anda, Eduardo Chillida, Tomas Hernandez Mendizabal eta Koldobika Jauregi.


Liburuaren asmoa erabat pedadogikoa eta didaktikoa da eta aurrerago, eskultoreek beraiek egingo dituzten bisita gidatu batzuetan parte hartzeko aukera eskaintzen zaie ikasleei.


Lan hau Tolosako eta Tolosaldeako ikastetxe guztietan banatuko da.

Euskara
X