Helduentzako ikuskizunek badute beraien txokoa Titirijaien bihartik aurrera

35. Titirijai Jaialdia iritsi da 3
35. Titirijai Jaialdia iritsi da
22/11/2017
Udazkeneko eskolaren bigarren aldia 5
Udazkeneko eskolaren bigarren aldia
29/11/2017

Helduentzako ikuskizunek badute beraien txokoa Titirijaien bihartik aurrera

Helduentzako ikuskizunek badute beraien txokoa Titirijaien bihartik aurrera 7

Beste urte batzuetan bezalaxe, aurtego Titirijai jaialdiak helduei zuzendutako atal bat aurkeztu du. Astelehenitik ostirala bitartean izango dira, Topic-eko anbigu aretoan, 22:00tan. Astelehenean Javier Arandaren “Parias” ikuskizunarekin hasiko gara; asteartean Carles Cañellas-en txanda izango da “Identitats” ikuskizunarekin, asteazkenean Zero en conducta eta  berraien “Brigitteren azken dantza” izango dugu; ostegunean “Besaulkia” Winged Cranes-en eskutik eta ostiralean Joan Baixas “Oh!, là, là, la marionette!” ikuskizunarekin.

Emanaldi bakoitzaren ostean ikusleek artistekin modu informalean solasean aritzeko aukera izango dute kafetxo bat edo kopa bat hartzen duten bitartean. Atal honi “Charlando con… edo Solasean…” deitu diogu eta bere helburua artista publikoarengana gerturatzea da, bere lanari buruz piska bat gehiago jakin, bere zailtasunak, nola aukeratzen dituzten gaiak, zein teknika erabiltzen dituzten, musika, etab…

Euskara
X