QUIERO SER GUAPA – Teatro Plus (Asturias)

noviembre, 2020

28nov18:30QUIERO SER GUAPA - Teatro Plus (Asturias)TITIRIJAI 202018:30 Topic, Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa, GuipúzcoaActividades:Titirijai

Más

Detalles del Evento

Ikuskizun dibertigarria da, umorez eta musikaz betea. Aktoreak eta objektuak bildu eta elkarren kontra borrokan arituko dira helburu bakar batekin: betiko gaztetasunaren giltza aurkitzea. Eta aurkitu aurkituko dute; ez ordea bilatzen zuten lekuan. Zortzi urteko neskato batean topatuko dute, Nadia izenekoa, benetan, haietako bakoitza dena. Alegia, haien burua da aurkituko dutena, jolasaren eta barrearen plazera aurkituko dute. Orduan, haien ustez, beste zerbaitek eragiten du ederra izateko nahia, askoz indartsuagoa den zerbaitek: maitatuak izateak.

Ikuskizun honek agerian uzten du gure eromenaren tamaina. Estimatuago eta maitatuago sentitzearren, muturreraino eramaten gaituen eromenarena hain zuzen.

Ederra izan nahi dut! lanak FETEN 2014 jaialdiko epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen “proposamenaren originaltasunagatik eta eszenaratzearen bat-batekotasunagatik”. Asturiasko arte eszenikoen Oh! 2014 sarietarako izendatua izan da haurrentzako ikuskizunik onenen artean, eta bere egilea, Olga Churchich, testu onenerako izendatua izan da era berean.

Zuzendaritza: Olga Churchich

Egilea: Olga Churchich

Aktorea: Olga Churchich eta Paula Alonso

Teknika: Mixta, mahai txotxongiloak eta objektuak

Gomendatutako Adina: 5 urtetik aurrera

Iraupena: 45’

Hizkuntza: Gazteleraz

Hora

(Sábado) 18:30

Ubicación

Topic

Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa, Guipúzcoa

Euskara
X