BACH ISPILUAREN AURREAN – Conductus Ensemble

diciembre, 2020

11dic19:00BACH ISPILUAREN AURREAN - Conductus EnsembleTOLOSAKO ABESBATZA JAIALDIA 202019:00 Iglesia P.P. Franciscanos (Tolosa), San Frantzisko Pasealekua Ibilbidea, 1, 20400 Tolosa, GuipúzcoaActividades:Certamen Coral

Más

Detalles del Evento

Oso gutxi, edo, hobeto esanda, ia ezer ez dakigu, Bachen bizitzako lehen urteei buruz, eta are gutxiago nerabe bizitza gorabeheratsuan zehar izan zuen prestakuntzaz eta formakuntzaz.
Baina, iritsi zaizkigun apurren artean, Bachen biografo guztiak bat datozen zerbait dago, autodidakta izan zela, berak ikasleei errepikatzen zien bezala, miresten zituen musikarien partiturak kopiatuz konpo-satzen ikasi zuela: Johann Christoph Bach, Johann Pachelbel eta Dietrich Buxtehude musikari miresgarri horien artean zeuden.
Johann Christoph Bach osabaren partiturak kopiatu zituen, eta idatzi zuen “konpositore sakona, fami-liako adierazkorrena” zela. Johann Pachelbelen musika Johann Christoph anaiaren etxean ezagutu eta ko-piatu zuen -haren aitaorde eta familiako laguna zena-, eta 400 kilometro baino gehiago egin zituen oinez Dietrich Buxtehude ezagutzeko, haren musika erabakigarria izan zen bere bilakaeran.
Jarraian aurkezten den programak omenaldi txiki bat egin nahi die konpositore handi horiei -neurri handi batean, ezezagun handi horiei-, eragin zuzena izan baitzuten, askorentzat garai guztietako konpo-sitorerik handiena denaren garapenean.
JESU, MEINES LEBENS LEBEN, BuxWV 62,
Dietrich Buxtehude (Alemania, 1637-1707)
HERR, WENDE DICH UND SEI MIR GNADIG
Johann Christoph Bach (Alemania, 1642-1703)
WAS GOTT TUT, DAS IST WOHLGETAN, PWV 487
Johann Pachelbel (Alemania, 1653-1706)
CHRIST LAG IN TODESBANDEN, BWV 4
Johann Sebastian Bach (Alemania, 1685-1750)

Hora

(Viernes) 19:00

Ubicación

Iglesia P.P. Franciscanos (Tolosa)

San Frantzisko Pasealekua Ibilbidea, 1, 20400 Tolosa, Guipúzcoa

Euskara
X