2011KO TITIRIJAIEKO HAUR EPAIMHAIAK EMANDAKO SARIDUNEK, HAUR IKUSKIZUN HOBERENAREN MAX SARIA JASO DU
05/05/2012
Azken orduko aldaketak Abesbatza Lehiaketako programazioan
29/10/2012

EskulturAstea Sariak

Jurado EskulturAstea

Jurado EskulturAstea

Aurreko uztailaren 10ean, “ESKULTURASTEA. I Simposium de Escultura e Intervención Artística. Tolosa 2012” ekimeneko epaimahaia elkartu zen, Tolosan. Nestor Basterretxea epaimahaiburuarekin batera, han izan ziren Nisa Goiburu, Charo Otegui, Asier Mendizábal, José Ramón Anda, Peio Aguirre, Iñaki Epelde eta Pello Irazu.

Bileraren helburua zen sinposiora aurkeztutako 44 proiektuen artean irabazleak aukeratzea, sinposioaren 4. eta 5. oinarriak kontuan hartuta.

Proiektua aztertu, eta jendaurrean erakusteko interes handienekoak zein ziren ebaluatu zuten, eta, azkenean, 44, 13 eta 31 zenbakiekin identifikatutako lanak aukeratu zituzten.

Era berean, proposamenen aniztasuna eta maila ona kontuan hartuta, 16. eta 33. proiektuak ere hautatu zituen.

Hauxe izan zen emaitza:

  • 1. saria. 44.a: Manu Uranga. “Estolda arteko lerroak”
  • 2. saria. 13.a: Daniel Mera. “Ura”
  • 3. saria. 31.a: Elena Aitzkoa. “Harrikumeak”
  • Accesita. 16.a: Jon Otamendi. “RC Idiaquez”
  • Accesita. 33.a: Miren Arenzana. “Love”
Euskara
X