TOLOSA ETA BERE ONDAREA

Tolosak, bere historia eta kokapen geografikoagatik, kultur-ondare paregabe bat du denboran zehar bizitzak jasan arazi dizkien aldaketa eta gertakizunen aurrean biztanleek izan duten bilakaeran antzeman daitekeena. Mendebaldeko kultura eta historiaren joan-etorri eta sareetan murgilduta eta gure berezitasunetik, ondorengo ezaugarriak zehaztu dituen bilakaera bat: gure hiri-egitura, arkitektura, landa eremua, industria eta baita hiribilduko biztanleen sormen kulturala, bizimoduak, pentsamendua, baloreak, gure lurraldean urrats handi bat eman duena ekonomia, politika, gizarte eta kultur mailan.

Oinordetzan jaso dugun ondareak gure oroimen kolektiboa osatzen du. Gure asmoa ondare hori garatzea da Tolosako espazio publikoetan arte gairikidearen esku-hartzetik abiatuta, arte publikoaren praxi eta hausnarketaren leku bat sortuz.

XX. mendean eskultura publikoaren ezarpena zabaltzen da eragin handiko komunikazio sistema bezala, urteurrenak ospatzeko, ideia politiko eta erlijiosoak bultzatzeko, bere bertuteak merezidun dituzten pertsonak omentzeko eta herritarrei eragiten saiatzeko helburuarekin.

XX. mendearen historia astindu zuten gatazka sozio-politikoen ostean, zalantza eta kultur geldotasun bat bizi izan zen eta pixkanaka bere azken ekitaldian iniziatibaz esnatzen joan zen. Iniziatiba partikular eta baita administrazioaren menpekotasunik gabeko herritar taldeen ekimenetatik abiatuta ere literatura, dantza, arte plastikoak, hitzaldiak eta abar bezalako jarduerak bultzen hasten dira. Testuinguru honetan, sormen plastikoan finkatzen diren jarduerak sortzen dira: 70. hamarkadaren hasieran egin ziren euskal artista garaikideen erakusketak euskal kultur jardunaldietan (Lizardi Elkartea) eta euskal eskultura garaikide eta gipuzkoar pinturaren erakusketak 80. hamarkadan zehar (Tolosako Ekinbide Etxea).

Aurrekari hauekin, ekimen pribatu (ez ofizial) batetik sortutako herritar talde batek Tolosako Ekinbide Etxeko eskultura batzordea sortzen du euskal eskultura garaikidez osatutako erakusketa iraunkor bat gauzatzeko xedearekin. Izaera publikoa duen ondare artistiko garaikide bat herriari ematea da batzorde honen helburua (Ikus “Esculturas para un pueblo” liburu eta DVDa)

Modu honetan, Oteizaren ideia burutuz, 1994 eta 2006. urteen artean euskal artista garaikideen hainbat eskultura ezarri dira Tolosan, toki publikoetan txertatuz, aurrez aztertutako kokapenetan, neurrira diseinatuak eta gai bati lotuta, artistek erabakita. Esku-hartze artistiko hauek zentzu alegoriko bat gehitzen diote bere balio estetikoari, izate indibidual eta kolektiboa definitzen duten gaiari dagokionean.

Modu honetan, bizitzeko borroka, lana eta gizaki-gizaki/gizaki-naturaren arteko dialektika Nestor Basterretxearen “GOLDEA” eskulturan agertzen dira. Denbora-espazioa, metafisika eta zentzu transzendentea Jorge Oteizaren “ATAUTS” eskulturan. Ricardo Ugarteren “OROIMENAREN GAZTELUA”n berriz, oroimen kolektiboa, hizkuntza eta pentsamendua, besterendu ahal izateko mantendu diren kultur-sormen arketipiko bezala. Tomas Hernandez Mendizabalen piezan, zezena eta mitologia, eta inauteria, batzarren urratze eta katarsi kolektibo batzuk bezala udaberriaren eztandan. Jose Ramón Andaren “AIREAN” eskulturan, pilotaren jokoa eta espazioari buruzko hausnarketa. Eduardo Chillidaren “LIZARDIREN LEOIAK” eskulturan, izatea, natura, materia eta espazioa. Koldobika Jauregiren “KANTU IXILA” (Zuberoako artzain kanta-marmar inprobisatua) eskulturan, mendebaldeko eta ekialdeko espiritualtasunen arteko elkar gurutzea.

Euskara
X