kartelaamalur
AMALUR Jardunaldiak 2008
04/11/2008
43. Lehiaketako Abono eta Sarrerak eta 23 Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusiako sarrera
06/11/2008

ERRALDOIEN 3. BILKURA

cartelgigant08web2

cartelgigant08web2
Datorren irailaren 13an Tolosan ospatuko da ERRALDOIEN 3. BILKURA. Aurtengo Erraldoien Bilkura Gipuzkoako konpartsez osaturik egongo da eta hauetatik bailara desberdinetako hiru aukeratu ditugu: Donostiako Irrintzi konpartsa, ikasteko gogo handiko jende gaztez osatutakoa eta entsegu asko egin ondoren, estatu osoan emanaldiak eskaintzen dituena. Azpeitiako konpartsa, konpartsaren tradizioa mantentzeko gogo handia eta kezka duen herri bateko gazte talde baten lanaren adibide garbia da. Azpeitiko eta Tolosako konpartsa, azken hau guztientzat ezaguna eta herritik kanpo emanaldiak eskaintzen ikustea nahiko zaila da, salbuespen bakarra aurten Hospitalet de Llobregatera egin duen irteera izan da.

Gonbidatutako azken konpartsa gisa, gipuzkoarra ez den Leitzakoa da. Bi erraldoi handi eta 4 erraldoi txikiko konpartsa gazte bat, 2007an  10-12 urte bitarteko gazte talde batek eraikiak izan ziren eta beraiek dira erraldoiak dantzarazten dituztenak. Hau izango da beraien lehenengo irteera eta antolatzaileen aldetik espero dugu gozatuko dutela,  beste konpartsengandik ikasiko dutela eta erraldoi eta buruhandien mundu eder honetan jarraitzeko beraientzat pizgarri izatea ere.

 

 

 

EGITARAUA

12.30ean Konpartsen kalejira Alde Zaharreko kaletan zehar emanaldi desberdinekin.

14.30ean Konpartsen bazkaria Berdura Plazan.

17.30ean Konpartsen irteera Santa Maria plazatik, desfilea Solana, Korreo, Leitza kaletatik eta Plaza Berrian zehar.

18.00etan Konpartsen kontzentrazioa Plaza Berrian, konpartsa bakoitzaren aurkezpena eta emanaldia. 

19.00etan Konpartsak Gorriti Plazan jasoko dituzte.


KONPARTSAK


AZPEITIKO KONPARTSA

comparsaazpeitia.web

Gure konpartsa lau erraldoiek osatzen dute: Mairua, txinatarra, emakume beltza eta emakume zuria. Lau erraldoiek arraza eta kultura desberdinetako aniztasuna irudikatzen dute. Azpeitiako Udalak erosi zizkion Valentziako konpainia bati 1972an.

IRRINTZI  KONPARTSA (Donostia)

comparsairrintzi.web

Ilargi eta Eguzki gure bi erraldoiak dira , gure konpartsan bi emakume bidez irudikatuak eta euskal mutologiak aurkezten dituen bezala. Eguzki kolore bizi eta argiz irudikaturik dago, Ilargi aldiz kolore ilun eta lasaiez. Jantziak eta bien  orrazkera  bitxiak benetako erdi aroko iturrietan oinarriturik daude eta ikerketa sakon baten ondoren aukeratuak izan dira. Beraiekin Gipuzkoako herri asko zeharkatu ditugu: Donostia, Irun, Oiartzun, Azpeitia, e.a.) baita Euskal Herri kanpoko beste herri batzuk ere (Miranda de Ebro, Salinillas de Buradón, Logroño, e.a.).

2007ko Uztailaren 29tik ere beste bi erraldoi berri ditugu gure konpartsan. Gizonak ardien zainketan gure mendiak zeharkatzen zituzten artzainak irudikatzen ditu, emakumeak berriz, gure herritan esnea banatzen zuten emakumeak.  Bi erraldoi hauek Euskal Herriko antzinako iruditan oinarritutako jantziekin jantzita daude.

LEITZAKO KONPARTSA

comparsaleitza
Erraldoi handiak 1998an eraikiak izan ziren. Lizarra eta Garazi izena dute.
Erdiko Lauak 11-12 urte bitarteko haurrek egin zituzten 2007ko udan eta beraiek dira dantzatzen dituztenak. Konpartsa 6 erraldoiek eta gaitero talde batek osatzen du. 

TOLOSAKO KONPARTSA

comparsatolosa.web

Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa 1994ko maiatzeko lehenengo igandean estreinatu zen. Eta 4 erraldoi eta 7 buruhandiz osaturik dago.

Irudien sortzailea Iñaki Moyua da, bertako kidea eta beste konpartseroen laguntza izan zuen.

2004an Iñaki Moyuak sortutako beste 2 erraldoi berri erantsi ziren konpartsara.

ERRALDOIAK

Domenjon Gonzalez de Andia, Tolosako pertsonaia historikoa.

Catalina de Tapia Anderea, Domenjonen emaztearen irudikapen sinbolikoa.

Bordondantzaria, San Juaneko zortzikoa dantzatzeko erabiltzen den jantzia darama pertsonaia honek.

Neskatila, Bordondantzariaren dantzako bikotea da, Gipuzkoako jantzi tradizionalarekin jantzita dago.

Pello, Tolosako Ihauterietako gizonezko ordezkaria da. Bere izena “Pello ziri ziri” habaneratik dator.

Isabelita, Tolosako emakumezko ordezkaria da. Bere izena Isabelita Ihauterietako musika piezatik dator.

 BURUHANDIAK

 7 buruhandiek Tolosako Ihauteriak eta euskal mitologia irudikatzen dute. Ostegun gizen – Ostiral mehe – Txantxo – Txilabak – Kaldereroa (Tolosako Ihauteria) – Sorgiña – Akerra (euskal mitologia).

Euskara
X