Cartel 18º Gran Premio Europeo
18. Europako Abesbatza Kantuaren Sari Nagusia
26/07/2006
38. Abesbatza Lehiaketa 4
38. Abesbatza Lehiaketa
05/10/2006

Erraldoien 2. Bilkura

Erraldoien 2. Bilkura 6

Datorren irailaren 16an Erraldoien 2. Bilkura ospatuko da Tolosan

Aurtengo Erraldoien 2. bilkura Nafarroako konpartsei eskainia egongo da, erraldoi eta buruhandien munduarekin tradizio eta errotze handiko lurraldeari. Nork imagina dezake Iruñeako San Ferminen prozesioa, Lizarrako jaiak, edo Nafarroako beste edozein herritakoa erraldoien konpartsarik gabe?Cartel 2ª Gigantada

Erraldoien 2. bilkurako antolatzaileok Nafarroako eskualde desberdinetako konpartsen ordezkari bana ekarri nahi izan dugu. Erraldoien 2. bilkuraren azpiegituragatik ez zaigu posible izan eskualde guztietako konpartsak ekartzea, baina bertan izango direnak Nafarroan dauden konpartsen adibide adierazgarri direla uste dugu.

Sakanako eskualdetik konpartsa oso gaztea baina ilusio handikoa dator Lakuntzatik.

Iruñeatik Aldezar (Iruñeako alde zaharra) konpartsa dator eta bitan banatua dago: erraldoiez osatutako konpartsa bat eta bestea 9 eta 13 urte bitarteko neska-mutilek dantzatzen dituzten erraldoi txikien konpartsa.

Nafarroa erdialdetik Tafallako konpartsa dator, garrantzitsutako bat, bere sei erraldoiekin eta konpartsen munduan tradizio handikoa.

Lizarrako lurreko eskualdetik Lizarrako ehunurteko konpartsa dator, bere historia eta tradizioagatik konpartsa askorentzat adibide dena.

Egun on bat igarotzea eta barnean daramagun haur txikia aske utziko duzuela itxaroz, izugarrizko maitasunez prestatu dugun erraldoien 2. bilkura hau ikusi eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Informazio gehiago:

Lizarrako Konpartsa

Lakuntzako Konpartsa

Iruñeako Konpartsa

Iruñeako Konpartsa (Txikiak)

Tafallako Konpartsa

Tolosako Konpartsa

 

 

 

Euskara
X