Egilea: Juan Ramón Llavori
Tokia: Aramburu Jauregia
Ordutegia:17,30 – 20,30
Egunak: martxoak 9tik 27ra
“Boudanathen eguerdia da. Estupa handiaren inguruan Kora eginez tibetar errefuxiatuei txunditurik begiratzen diet .
Otoitz-erroten erritmora beraien pausoak aletzen doaz eta bira bakoitzean otoitz bat hodeiez beteriko zerura igotzen da. Egun hartan hodeiek beraien koloreagatik amestera gonbidatzen gintuztela iruditu zitzaidan…
… Eszena begiratzeko gelditzen naiz, alaitasunaren arrazoia, Yeshe da. Bere buruan kapel bitxi baten antzera pomelo handi baten zurikina darama. Edozein argazkilarirentzat bat-batean sortzen den guztia opari bat da, ia magikoa den une hori harrapatu ahal izateko eragingarri bakarra…”