Jurado EskulturAstea
EskulturAstea Sariak
23/07/2012
Tolosako 44. Abesbatza Lehiaketako irabazleak 2
Tolosako 44. Abesbatza Lehiaketako irabazleak
07/11/2012

Azken orduko aldaketak Abesbatza Lehiaketako programazioan

Tolosako Abesbatzen Lehiaketako antolatzaileak,euren borondatez kanpoko arrazoiengatik, azaroaren 1ean hasiera emango zaion 44. Abesbatza Lehiaketako programazioan zenbait aldaketa egin beharrrean aurkitu dira. Bi abesbatzek azken orduan jakinarazi dute lehiaketan ez direla izango, horietako bat Esloveniarra eta bestea Venezuelarra,lehenengoa arrazoi medikoengatik eta bigarrena arrazoi administratiboengatik.

Horrenbestez, programazioan zenbait aldaketa funtsezko izango dira, besteak beste azaroaren 1ean arratsaldeko 16:00tan ospatuko den saioan. Antolatzaileek “Voces Cantabiles” izeneko abesbatza ingelesa hautatu du ordezko gixa. Beraz, azaroaren 1eko saioan lehenengo zatian Irlandako New Dublin izeneko abesbatza jardungo da  Ukraniako Credo abesbatza taldearen atzetik eta atsedenaldiaren ondoren  eta lehiaketatik at Voces Cantibles abesbatza ingelesa izango dugu.

Voces cantibles

Voces Cantibles gazte-jendez osaturiko  ganbera abesbatz sutsu bat da eta Europa osoko entzuleak liluratu ditu bere freskotasun, soinu garden eta interpretatzerako  modu bereziagatik.

Zenbait sari jaso ditu abesbatz honek, 2003. urtean sortu zen Westminsterreko  Abadiako abesbatz ohiek osatzen dute taldea. Abesbatzaren zati batek Millennium Youth Choir-en abestu du, Erresuma Batuko gazte abeslari finenak biltzen dituen  taldean hain zuzen ere..

Aintzatespen internazionala jaso du Voces Cantabilesek 2005. urtean  Goriziako  Nazioarteko Abesbatza lehiaketan (Italia) lortu zituen 7 lehenengo sari direla eta. Abesbatzak jarrain beste zenbait sari ere jaso zituen Eslovenian zein Espainian 2006.urtean.

Abesbatzako zuzendaria Barnaby Smith da eta  normalki Erresuma Batuko eta Europako aretoetan jarduten dute, bertan  zenbait mirespen kritika jaso ditu bere  inrpretatzio musikal,sentikor eta aurkezpen dinamikengatik.

Bere zenbait grabazio oso mirestuak dira, ankenetariko bat “ Robert Parsons First Great Service an Responds for the Dead” Naxos konpaniarekin burututakoa.

Euskara
X