porta_catalogo
Basterrechea-Epelde erakusketa
25/05/2007
cartelgigant08web2
ERRALDOIEN 3. BILKURA
05/11/2008

AMALUR Jardunaldiak 2008

kartelaamalur

kartelaamalurIparrera begira jarri gara AMALURREN. Lurralde hotz eta basatiak, negu luze eta ilunak, muturreko pasaiak, biziraupena kultura bihurtu duten biztanleen lurraldeak. Ipar Handiak bildu du gure arreta.

Egitarau Aurrerapena



Lurralde hauek bertatik bertara ezagutzen dituenak itxuraldaketa moduko bat jasaten du. Hotza eta basatia dena erakargarri bihurtzen da geografikoki gainezka egiten duen lurralde hartan; neguko ortzi-muga misteriotsuak arima elikatzen duten ortzi-muga izpiritualak bihurtzen dira aurora borealaren zaintzapean; paisaia itzela da, bai, baina gauzarik txikienek ere badute lekua hango naturan; eta bertako biztanleek abegikortasuna dute beren kulturaren eredu eta ikur.

 
66º 33’: kontuan har dezagun latitude hori. Artikoko atea zabaltzen digun lerroa da, mundu bat beste batean, irudimenari zabaldutako eremu bat.


Esfortzu txiki bat egin dezagun. Utz ditzagun alde batera lurralde honi buruzko topikoak: sar gaitezen mugagabeko eremuetan, erakusten duena baino gehiago ere baden lurraldea ezagutu dezagun, eta ezagutu ditzagun hango biztanleak, etorkizuneko belaunaldiei irribarrearen genea uzteko bizi eta lan egiten duten horiek. Hauxe da AMALURREK proposatzen duen erronka.

 

Ongi etorri.

Euskara
X