Tolosako abesbatza lehiaketa (2014) 5
Tolosako abesbatza lehiaketa (2014)
11/02/2014
Titirijai 2014. Dagoeneko ikastetxeek izena eman dezakete 7
Titirijai 2014. Dagoeneko ikastetxeek izena eman dezakete
04/08/2014

Amalur 2014. Andeen babesean

Amalur 2014. Andeen babesean 9

 Amalurrek Hegoamerikako gailurretara garamatza aurten, bederatzi urteko ibiliaren ostean. Lur haietan emandako urrats bakoitzean geografia ikasgai berri bat jasoko dugu. Ezta gutxiagorako, Andeen mendizerraren itzalean aurkituko baititugu gatzaga zabalak, ia geometria perfektua duten glaziarrak, “parina” edo flamenko andetarra bizi deneko desertuak, urdin koloreko izotzak, eta bakardadea eta betiereko haizearen erreinu diren lur eremu amaigabeak.

Hori guztia hemen aurkitu liteke, hegoaren hegoan. Nahikoa duzu horretarako paraje horietan barrena kexaz eraman zaitzaketen koloregabetutako eta zaharkitutako autobus horietako baten leihatilatik burua ateratzearekin, atera eta sentitzen ausartzearekin. Zaila da esplikatzen.

Oinez, bizikletaz, autoan eta autobusez bidaiatuko dugu Chile, Argentina, Bolivia eta Perun barrena. Hango bazterrak ezagutuko ditugu, bertako jendeekin uztartuko gara, eta istorioak, kondairak eta txutxumutxuak entzungo ditugu Hegoamerika izena duen pozoi gozo hori jada dastatu dutenen eskutik.

Beste behin, ongi etorri hegora, ongi etorri Amalurrera.

Euskara
X