Abonuak salgai urriaren 1etik 10ra 3
Abonuak salgai urriaren 1etik 10ra
27/09/2022
Sarrerak salgai urriaren 16an 19:30tik aurrera 5
Sarrerak salgai urriaren 16an 19:30tik aurrera
14/10/2022
53. TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETA - EGITARAUA 7

Aurten 53. Tolosako Abesbatza Lehiaketa urriaren 28tik azaroaren 1era egingo dugu, Beti bezala, ilusio handiz antolatu dugu, bereziki, haurrentzako lehiaketa berreskuratuko dugulako, 2017az geroztik ez baitugu Leidor Antzokian txikienak ikusteko aukerarik izan.

Aurten Estonia, Polonia, Mexiko, Estatu Batuak, Letonia, Suedia, Irlanda, Ukraina, Txekia, Eslovenia eta Valentziako abesbatzak Polifonia eta folklore modalitateetan lehiatuko dira. Asturias, Katalunia, Estonia, Letonia, Polonia eta Suediako abesbatzak berriz Haur Lehiaketan lehiatuko dira.

Ohi bezala, parte hartuko duten abesbatzek abesbatza-zirkuitua egingo dute Euskal Herriko hainbat herritan, hala nola Beasainen, Donostian, Getxon, Hondarribian, Lazkaon, Mungian, Muskizen, Ordizian, Santurtzin, Urretxun eta Zarautzen. Borjan (Zaragoza), Polancon eta Astilleron (Kantabria) eta Zaragozan ere arituko dira. Ez da ahaztu behar XXVII. Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloa, Nafarroako 25 herritara lehiaketako Abesbatzak eramango dituena.

Aurten, aurreko edizioetan bezala, Lehiaketako hasierako kontzertua izango dugu, Santa Klara elizan egingo dena, Stuttgart Mammerchor (Alemania) abesbatzaren eskutik. Byu Singers amerikarrek emango dute lehiaketa amaierako kontzertua. Berrikuntza gisa, urriaren 31n, astelehena, Santa Klara elizan, Kup Taldearen kontzertua izango da. Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkartearen mendeurrena dela eta, Abesbatzerako abestien Konposizio Lehiaketan saritutako lanak estreinatuko dituzte.

Jaitsi egitaraua hemen

Euskara
X