Tolosako 44. Abesbatza Lehiaketako irabazleak 5
Tolosako 44. Abesbatza Lehiaketako irabazleak
07/11/2012
Amalur Jardunaldiak 2013 Tolosa 7
Amalur Jardunaldiak 2013 Tolosa
07/03/2013

45. TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETA

45. TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETA 9

 45 urte!!! Taldean abestea gure herrialdean mendetako usadioa izanagatik ere; gure lurraldea hainbeste abesbatza onen harrobi izanagatik ere, gure Lehiaketaren sortzaile gogotsuenek bakarrik espero izango zuten urte kopuru honetara iristea. Hastapenak ez ziren samurrak izan, baina zailtasunei aurre eman zieten gogoz.

 

Abesbatza Saioak

Konzertu Circuitoa

Abono eta sarrerak

Tolosako 45. Abesbatza Lehiaketako irabazleak

 Gaur egungo garaiak ere ez dira samurrak eta badakigu egoera hauetan, kulturak beti galera handiak ordaindu behar izaten dituela baina gogoarekin eta, ongi azpimarraturik, Instituzio Publikoen ezinbesteko diru-ekarpenekin, aurten ere lehiaketa garrantzitsu hau beste urte batez aurkezteko gai izan gara. 

45. Tolosako Abesbatza Lehiaketak 9 herrialde desberdinetako 16 abesbatzen parte hartzea aurreikusi du: Alemania, Txekia, Espainia, Estatu Batuak, Estonia, Finlandia, Indonesia, Errusia eta Suedia. Aurten Ganbera Abesbatzen Saila sortu dugu (20 eta 36 abeslari artean) eta bertan Ahots Nahasien Abesbatzak eta Ahots Berdinetako Abesbatzak lehia daitezke. Bestalde, krisiak irauten duen bitartean, Ahots Talde eta Haur abesbatzak urtero txandakatuko ditugu. Iaz Ahots Taldeen parte hartzea izan genuenez, aurten Haur Abesbatzen txanda izango da, behar bada gure entzuleek gehien maitatzen duten saioa. Dena den, ekonomiak uzten digunean, gure asmoa Lehiaketaren formatu originala berreskuratzea da.

Lehiaketako emanaldiez gain, abesbatza guztien artean 70 kontzertu inguru emango dituzte Euskal Herria osoan zehar. Emanaldi hauei eta baita penintsula osotik etorritako abesbatza-musika maitaleei esker, giro aparta eta bizia atzematen da lehiaketako egunetan zehar eta asko eskertzen dute parte hartzen duten abesbatzek.

Lehiaketako saioetatik kanpo beste kontzertu batzuk aipatu nahiko genituzke: urriaren 19an, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta, abesbatzen arteko “Topaketa” ikusiko dugu; azaroaren 2an, Intermezzo Elkarteari esker, “Camerata Reale”-ren kontzertua izango dugu; eta azaroaren 3ko arratsaldean, kontzertu hunkigarri bat izango dugu Joxelu Andueza e Iñaki Epelderen oroitzapenean.

Iaz egin genuen bezala, elkarren segidako 45 urte hauetan lehiaketa antolatzera bultzatu gaituzten idealak bere horretan jarraitzen dutela berretsi nahi dugu. Horiexek dira urtez urte, munduko Abesbatza onenetakoak ekartzera bultzatzen gaituztenak eta era berean, gure errepertorioko abesti batzuk euskaraz abestera animatzen ditugu, gure euskal kantutegia lau haizetara zabalduaz!   

Euskara
X