Erraldoien 2. Bilkura 2
Erraldoien 2. Bilkura
05/09/2006

18. Europako Abesbatza Kantuaren Sari Nagusia

Cartel 18º Gran Premio Europeo
Cartel 18º Gran Premio EuropeoDatorren ekainaren 17an, 17:00etan, Kirol Hirian, 18. Europako Abesbatza Kantuaren Sari Nagusia ospatuko da Tolosan.

Lehiaketa horretan Europako 6 abesbatza lehiaketa nagusienetako aurreko urtean erabateko irabazle izan diren abesbatzek parte hartuko dute: “Guido d’Arezzo AREZZOKOA (Italia), “Bela Bartok” DEBRECENGOA (Hungaria), “Cesare Augusto Seghizzi” GORIZIAKOA (Italia), “Florilége Vocal” TOURSEKOA (Frantzia), “Prof. Dimitri Dimitrov” VARNAKOA (Bulgaria) eta TOLOSAKO (Espainia) Abesbatza Lehiaketa.

Ondorioz, lehiaketa honetan parte hartzeko eskubidea aukeraketa bokoitz baten ondoren lortzen da: lehena, nazioarteko lehiaketa bakoitzak bere partaideak aukeratzeko garaian egiten duena eta bigarrena, abesbatza bakoitzaren emanaldia baloratzen duen Lehiaketa bakoitzeko Epaimahaiaren erabakiaren ondorioz, Sari Nagusirako izendatzen duenean. Argi dago emaitza artistikoa bermaturik dagoela: munduan aurten ospatuko den Abesbatza Lehiaketa egonkorra da.

 Elkartearen lehenengo egoitza Arezzon (Italia) izan zen, eta horregatik ospatu zen han ere lehenengo “Europako Abesbatza Kantuaren Sari Nagusia”. Urte hartatik aurrera eta txandaka, elkartea osatzen duten beste kideek antolatu dute lehiaketa hau. Tolosari lehen aldiz 1994an antolatzea egokitu zitzaion.

Orain, lehenengo “Europako Sari Nagusia” ospatu zen 18 urte ondoren, hurrengo “Sari Nagusia” TOLOSAN ospatuko da, antolatzaileen egungo egoitzan, eta ospakizuna Alfonso X. Jakintsuak Tolosari bere hiri-gutuna eman zioneko 750. Urteurrena ospatzeko egitarauaren barnean sartzen da. Hiribilduaren fundazio unetzat hartua.

Abesbatzek gainera leku desberdinetan abestuko dute, ez bakarrik Euskal Elkarte Autonomoko eremu geografikoan. Inguruko Elkarte Autonomotan ere kontzertu desberdinak eskainiko dituzte.

 

PARTAIDEAK (informazio +)

2005eko lehiaketa guztiak egin ondoren, lehiaketa bakoitzak aukeratutako ordezkariak hauek dira hurrenez hurren:  

  • TOURS (Frantzia) ordezkatuz

UNIVERSITY OF UTAH SINGERS (Salt Lake City ? EEBB)

  • VARNA (Bulgaria) ordezkatuz

BILKENT YOUTH CHOIR (Bilkent/Ankara ? Turkia)

  • GORIZIA (Italia) ordezkatuz

VICTORIA KAMARAKORUS (Budapest ? Hungaria)

  • AREZZO (Italia) ordezkatuz

CANTEMUS GYEMERKKAR (Nyiregyhaza – Hungaria)

  • TOLOSA (Espainia) ordezkatuz

SCHOLA CANTORUM (Oslo – Norvegia)

  

EPAILEAK (informazio +) 

Epaimahaia nazioarteko abesbatza munduko 7 pertsonaiek osatuko dute. “Europako Abesbatza Kantuaren Sari Nagusiko” Elkarteko kide diren sei lehiaketetako bakoitzak bere epaileetako bat izendatuko du. Zazpigarrena, Presidente gisa, Tolosak izendatuko du, lehiaketa antolatzaileak. Epaileak ondorengoak dira hurrenez hurren:

  • Jordi CASAS (Espainia)
  • Javier BUSTO (Espainia) ? Tolosako ordezkaria
  • Mauro CHIOCCI (Italia) ? Goriziako ordezkaria
  • Roberto GABBIANI (Italia) ? Arezzoko ordezkaria
  • Richard SAFIR (Frantzia) ? Tourseko ordezkaria
  • Máté SZABÓ SIPOS (Hungaria) ? Debrecengo ordezkaria
  • Marin CHONEV (Bulgaria) ? Varnako ordezkaria

 

Euskara
X