{"id":13391,"date":"2022-11-16T17:19:18","date_gmt":"2022-11-16T16:19:18","guid":{"rendered":"https:\/\/www.cittolosa.com\/llega-la-40-edicion-de-titirijai\/"},"modified":"2022-11-16T17:24:15","modified_gmt":"2022-11-16T16:24:15","slug":"llega-la-40-edicion-de-titirijai","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.cittolosa.com\/eu\/llega-la-40-edicion-de-titirijai\/","title":{"rendered":"Hemen da TITIRIJAI Jaialdiko 40. edizioa"},"content":{"rendered":"<p>Titirijai jaialdiaren edizio berria iritsi da eta dagoeneko 40garrena da. Aurreko urteetan bezala, familientzako, helduentzako eta kaleko <a href=\"http:\/\/www.cittolosa.com\/wp-content\/uploads\/2022\/11\/TOPIC_BAJA.pdf\">ikuskizunak<\/a> izango ditugu, baita eskola-programazioan soilik egongo diren ikuskizun batzuk ere, Gipuzkoa osoko ikastetxeetako ehunka haur izango baititugu jaialdiko egun hauetan.<\/p>\n<p>Familiei zuzendutako ikuskizunak zortzi izango dira, guztira. La Main D\u2019oeuvres frantziarrak izango ditugu gurekin eta, etxea eta naturaren inguruan, objektuen, irudien eta soinuen antzerkia eskainiko digute inolako testurik gabe. Objektuen manipulazioan ere oinarritzen da \u201cLehioak\u201d izeneko Teatro Para\u00edso arabarren ikuskizuna eta baita Markeli\u00f1e bizkaitarrena ere, \u201cGran Mamut\u201d izenekoa.<\/p>\n<p>Zurrunka arabarrak \u201cGure Kanoa\u201d lanarekin datoz. Migrazioaz, hainbat hemisferiotako pertsonen arteko harremanaz eta Lurraren zaintzaz hitz egiten du. Kataluniatik etorriko den Labu Teatro konpainiak &#8220;Bianco&#8221; eskainiko digu. Mimoa, ikus-poesia eta objektu-antzerkia eskainiko dizkigute. Bestalde, Teatro Paraiso arabarrek baita ere, \u201cGizon zoriontsuaren alkandora\u201d izeneko lana aurkeztuko dute euskaraz. Teknologia berrien ikuskizuna da eta antzerki hutsari lotua dago, irudi animatuen, objektuen, musiken eta egoeren unibertsoa sortzen duena.<\/p>\n<p>Eta bi geratzen zaizkigu. Lehena, \u201cGenoma\u201d, Pea Green Boat katalanena. Hauek elkarbizitzaren eta adiskidetasunaren erronkari buruz eta desberdintasunei eta bestearen onarpenari buruz hitz egingo digute mahai-txotxongiloaen bitartez, beste familia-egitura bati keinu eginez. Eta bigarrenak, Particulas elementares portugaldarrak, haien azken lanarekin: \u201cQuiero la luna\u201d.<\/p>\n<p>Helduei zuzenduta, bost ikuskizun ditugu: Singe Diesel konpainia frantsesa, \u201cKazu\u201d lanarekin; Toni Rumbau txotxongilolari katalana, oraingoan \u201cTxotxongilolaria, bere bikoitza eta itzala\u201d izeneko hitzaldi-ikuskizun moduko bat eskainiko diguna. Helduentzako ikuskizunen atal honetan, David Zuazola ere izango dugu. Jaialdi honetan, Robot lana aurkezteaz gain, \u201cArgien hiria\u201d izeneko erakusketa bat eskainiko digu anbiguan. Bestalde Dora Cantero-ren, \u201cEl tiempo de las tortugas\u201d izeneko objektu-antzezlanaz gozatzeko aukera izango dugu. Hitza, musika eta irudiz betetako abentura onirikoen bilduma eskainiko digu. Frantziako P\u00e9l\u00e9l\u00e9 konpainiak berriz, \u201cLa muerte de Don Crist\u00f3bal\u201d lanarekin emango dio amaiera atal honi.<\/p>\n<p>Kale-ikuskizunekin jarraituko dugu, aurten bi izango baitira. Lehenengoak \u201cLarun\u201d izena du eta euskal mitologian oinarritutako zurezko jokoen bilduma ibiltaria da, artisau-lanak eta diseinu esklusiboa dituena. Bestea, berriz, jaialdia gehien bisitatu duen konpainietako bat izango da: Los titiriteros de Bin\u00e9far. Kasu honetan \u201cJauja\u201d ikuskizunarekin datoz eta Zerkausin ikusiko ditugu bi ikuskizunak. Ez da ahaztu behar jaialdiak zirkuitu bat duela. Hainbat ikuskizunek ondorengo herriak bisitatuko dituzte: Ordizia, Pasaia, Sestao, Zarautz eta Hondarribia.<\/p>\n<p><strong>Erakusketak, jardunaldiak eta omenaldia<\/strong><\/p>\n<p>Titirijaiko protagonista nagusi diren ikuskizunak alde batera utzita, beste jarduera batzuk ere baditugu eta horiekin TOPICen eta Leidorren ikus daitezkeen lanen osagarri ezin hobea eskainiko dugu.<\/p>\n<p>Has gaitezen erakusketetatik. Lehen esan bezala, David Zuazola TOPICeko anbiguan egongo da instalazio artistiko-interaktibo batekin. Anbiguan ere, 40 urtetako jaialdiko kartel-bilduma bat ikusi ahal izango dugu.<\/p>\n<p>Bestalde, erakusketen atalari jarraituz, jaialdi egunetan, Tolosako dendetako erakusleihoak erakusketetarako gune izango dira, aurreko edizioetan bezala.<\/p>\n<p>Aurten baita ere, Espainiako eta nazioarteko hainbat profesionalekin topaketak egiteko jardunaldiak izango ditugu. Jardunaldiak hilaren 23an, 24an eta 25ean izango dira, asteazken, ostegun eta ostiralean, eta beren gogoetak eta bizipenak azalduko dizkigute, esparru oso zehatz batean. Jardunaldi horiek \u201cIndarkeria eta Txotxongilo Antzerkia\u201d izenburupean egingo dira eta indarkeriaren fenomenoa izango dute ardatz, ikuskizunen barrutik nahiz kanpotik ikusita. Horrez gain, txotxongilo-antzerkia, tresna praktiko gisa, zein neurritan izan daitekeen erabilgarria aztertuko da, ezagutzarako eta inguruko indarkeria esplizituko testuinguru bihurtzeko.<\/p>\n<p>Eta, azkenik, amaiera ekitaldian, omenaldia egingo diogu urte askoan Miguel Arrecherekin batera zuzendu eta haren heriotzaren ostean bakarrik zuzendu duen eta jaialdi honengatik guztia eman duen emakume bati. Idoya Oteguiri buruz ari gara; TOPIC &#8211; Txotxongiloen Nazioarteko Zentroaren bizitzan ere funtsezko zeregina izan duena.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Titirijai jaialdiaren edizio berria iritsi da eta dagoeneko 40garrena da. Aurreko urteetan bezala, familientzako, helduentzako eta kaleko ikuskizunak izango ditugu, baita eskola-programazioan soilik egongo diren ikuskizun batzuk ere, Gipuzkoa osoko ikastetxeetako ehunka<span class=\"excerpt-hellip\"> [\u2026]<\/span><\/p>\n","protected":false},"author":88,"featured_media":13382,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_exactmetrics_skip_tracking":false,"_exactmetrics_sitenote_active":false,"_exactmetrics_sitenote_note":"","_exactmetrics_sitenote_category":0,"footnotes":""},"categories":[4,155],"tags":[197,179],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.cittolosa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13391"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.cittolosa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.cittolosa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cittolosa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/88"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cittolosa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13391"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.cittolosa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13391\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cittolosa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/13382"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.cittolosa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13391"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cittolosa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13391"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cittolosa.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13391"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}