‘TITIRIJAI’ TOLOSAKO TXOTXONGILOEN NAZIOARTEKO JAIALDIA BERE 37. EDIZIORA IRITSI DA

51. TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETAKO GARAILEEN ZERRENDA
03/11/2019
37. Titirijai jaialdiaren amaiera omenaldi eta ikuslegoaren sariarekin
03/12/2019

‘TITIRIJAI’ TOLOSAKO TXOTXONGILOEN NAZIOARTEKO JAIALDIA BERE 37. EDIZIORA IRITSI DA

Tolosako Titirijai Jaialdia 37. ediziora iritsi da urteurren garrantzitsu batekin: Topic-ek 10 urte beteko ditu.
Edizio honetan, familiako, kaleko eta helduentzako ikuskizunak ikusi ahal izango ditugu. Argentina, Danimarka, Italia, Frantzia, Txekia, Katalunia, Euskadi, Madril, Ecija, Sevilla, Salamanca, Murtzia, Logroño eta Zaragozako konpainiak izango ditugu.
Beste urte batzuetan bezala Titirijaik bere ikuskizunekin Eibarrera, Ordiziara, Pasaiara, Sestaora eta Donostiara bidaiatuko du.
Gainera, Titirijaian zehar, Udazkeneko Eskola egingo da azaroaren 25, 26, 27 eta 28an, eta nazioarteko hainbat bilera egingo dira, alde batetik, txotxongiloen Museoen Nazioarteko Sarea eratu eta, bestetik, txotxongilo artista gazteen profesionalizazioa bultzatzeko.
Azaroaren 30a ere jaialdirako egun berezia izango da; izan ere, Haur Epaimahaiaren Saria emateaz gain, txotxongiloaren munduari lagundu eta Topic zentroaren hamar urte hauek posible egin duten hainbat pertsona eta erakunderi omenaldia egingo bait zaie.

Euskara
X