Epai Mahaia PDF Inprimatu E-posta

 

peter broadbent.webPeter BROADBENT  - REINO UNIDO 

Erresuma Batuko Abesbatza eta Orkestra Profesionalak zuzendu ditu. « Joyful Company of Singers-eko » zuzendari gisa oso ezaguna da, Europan aitzindari den ganbara abesbatzetako bat. 2006ko udako Europako biran “World Youth Choirra” zuzendu zuen. Europako Sari Nagusia Elkarteko lehiaketa desberdinetako epaimahaikide izan ohi da, « Llangollen International Musical Eisteddfod, Galesekoa” ere. « Association of British Choral Directors-eko” Abesbatza Zuzendaritza Ikastarotako zuzendaria da.

 


berndenglbrecht.webBernd ENGLBRECHT - ALEMANIA

1968an Regensburgen jaio zen. Regensburgeko « Domspatzeneko » Musika Institutoan ikasi zuen. Konposizioa ikasi zuen Munich eta Hannoverren eta Musikologia Salzburgon eta Vienan. 1996tik 2002ra Würzburgen irakatsi zuen, bertako Kontserbatorio Nazionalean eta Hermann-Zilcher Kontserbatorioan ere. 2001etik Detmoldeko Kontserbatorioan Inprobisazio/ Eskola praktikako Instrumentu exekuzioko katedraduna da. 1987an « Renner Ensemble Regensburg » ospetsua eratu eta 2003ra arte zuzendu zuen.

 

komatsushita.webKo MATSUSHITA - JAPON

 
1962an Tokion jaioa. Konposaketan Kunitachi College of Music-en graduatua eta Abesbatza Zuzendaritzan Hungariako Kodály Institutoan. Konpositore gisa, bere lanak Janponian eta mundu osoan interpretatzen dira. Zuzendari gisa Tokio metropoliko eremuan abesbatza desberdinak zuzentzen ditu eta horiekin Nazioarteko Abesbatza Lehiaketetan sari ugari irabazi ditu. 2005ean, Abesbatza Musikaren “Robert Edler Prize” saria jaso zuen Asiako lehena izan zen.

sirmais.webMaris SIRMAIS - LETONIA

1969an jaioa. Rigako Emīls Darzins Music Collegetik graduatua da eta Abesbatza Zuzendaritzan Letoniako Musika Akademian. 1996an bere ikasketak osatzen ditu Imants Kokars Irakaslearen zuzendaritzapean. Orkestra Zuzendaritza ikasi zuen Austriako Graz Music Institutean Martin Sieghar Irakaslearekin. 1990ean “ the youth choir “Kamēr” eratu zuen eta bere zuzendaritzapean nazioarteko ospe izugarria bereganatzen du abesbatzak. 1997an “Great Music Award of Latvia” bere lehen sariarekin saritua izan zen. Ondoren, sari hau jasoko du berriro State Academic Choir “Latvija” eta “Kamērrekin” izandako bere emanaldiengatik. 1992 eta 1997 artean, M. Sirmaisek “Dzintars” Emakume Abesbatzarekin lan egiten du nazioarteko lehiaketa ugaritan irabaziz. Mariss Jansons, Vladimir Fedoseyev, Tönu Kaljuste eta Arturo Tamayo bezalako zuzendari ospetsuekin lan egin du.


szabosoma.webSoma SZABO - HUNGRIA

1974an jaioa. Bere musika heziketa Nyíregyházako Kodály Zoltán Elementary Schoolen hasi zuen Cantemus Children’s Choir ospetsuan abestuz, Dénes Szabó bere aitaren zuzendaritzapean. Budapesteko Ferenc Liszt Musika Akademian graduatzen da. 1988an, beste 6 ikasketa lagunekin Banchieri Singers eratzen du. 1998an The Cantemus Mixed Choir sortzen du. Bi talde hauekin nazioarteko lehiaketa ospetsutan lehen sariak irabazi ditu.

wilma.web

Wilma ten WOLDE - HOLANDA


Netherlands Vocal Talent Foundation-eko zuzendari artistikoa, bere bi abesbatzak zuzentzen ditu: Netherlands Youth Choir eta Netherlands Children’s Choir. Holandan zenbait ganbara abesbatza zuzendu arren, bere ahalegin gehiena haur eta gazte abesbatzei eskaintzen die beraiengan maila profesional altua bilatuz. Solfeo eta abesbatza kantuko irakaslea da La Hagako Kontserbatorio Errealean.


xabiersarasola.webXabier SARASOLA - EUSKADI

Biolin, piano eta armoniako irakaslea, baita harizko orkestra zuzendaria Beasaingo Musika Eskolan. Loinaz Abesbatzaren zuzendaria, berarekin zenbait sari eta izendapen lortu ditu. Euskal Herriko Abesbatza Federazioak antolatutako ikastarotan abesbatza zuzendaritzako irakasle eta aipatutako federazioko batzorde artistikoko kide izan da. Asturiasko Abesbatza Federazioko zuzendaritza ikastarotako irakaslea ere bada. Donostiako Orfeoiko abeslari izan da eta egun XX eta XXI. mendetan espezializatutako “Kea” Ahots Taldean abesten du.

 

[volver arriba]
 
CIT - Centro de Iniciativas de Tolosa