Natura muga bakar gisa
"Hizki beltz txikiekin tintaz idazten duzuna, ur tanta bakar baten eraginez erabat gal daiteke. Baina zure bihotzean idatzirik dagoena han dago betirako"
Tsangyang Gyatso
ZUMARDI garaiz iritsi da ingurumen gaien hedapenarekin
duen
hitzordura. Natura muga bakar gisa da aurtengo gaia. Gaur egun
oraindik Naturari zuzen-zuzen begiratzeko gai den jendeak bere
inguruarekin duen harremana, bere lengoaia ulertzeko gai den
jendea, basamortuko hondar artean edertasuna bilatzeko gai den
jendea, hutsune zabalak ulertzen dakien jendea,... mahai baten
inguruan elkartuko gaituen aitzakia gozoa izango da
Hodeiertzak zabaldu nahi ditugu, gertuko baina aldi berean
urrutiko
herrietako errealitateak ezagutzera eramango gaituzten bideak
ireki nahi ditugu. Horegatik Amazonatako biztanleak, nomada
mongolak, Tibeta eta tuaregak eta beraien karabanak mugarik gabeko
bidai honetako gure lagunak izango dira.
Bideak izatea, bideak irekitzea, hori izan da hamabost
urte hauetako
gure obsesioa. ZUMARDIK Naturaren ahotsa bizirik egongo
den eztabaida-gune bat izan nahi du e, baina batez ere, bere
ahotsak eta doinuak entzungo diren tipagune bat. Entzutea bezain
erraza den zerbaitek onura asko dakartza eta hauek guregan
islatuko dira denborak aurrera egin ahala. Horrela, entzuten dugula
argi eduki behar dugu.
Tsangyang Gyatsoren esaldiak dioen bezala, maitasunez lantzen
denak fruitua emango du. Ez dakigu noiz, ezta non ere, baina
uzta emango du. Hori da gure erronka. Guztiok jaso dezagun
ereitea.
Entzuteko garaiak dira. Naturak eta beraien jendeak euren
ahotsak
uzten dizkigute XV. Jardunaldi hauetan, ezagutzeko dugun modu
gogokoenean gozatzeko: uneak konpartituz, isiluneak konpartituz.