Txinara
LeihoaTitirijai Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiarekin batera, aurten bere hogeita hirugarren edizioa ospatzen duen honetan, herrialde jakin bateko txotxongilo artearen historia eta gaurko egoera zehatzago aurkeztuko duen erakusketa berezi bat ospatuko da.
Aurten leiho hau Txinako txotxongiloari irekiko zaio, Txina osotik bai zonalde kontinentaletik baita irlatarreko antzoki eta bilduma pribatuetatik datozen txotxongilo erakusketa zabala izango dugu. Hong-Kongo Ming Ri Institute for Arts Education Ltd-ko Simon Wong eta Pik-sze Chan-ek diseinatutako erakusketa da eta 400 txotxongilo, eszenografia, tresneria, e.a. izango ditu. Txinara Leiho honen antzerki ordezkaritza honako hau izango da: Guandong Puppet Troupe, hagatxozko ikuskizunekin, Quanzhou City Puppet Theatre harizko teknikarekin, Hunan Puppet eta Shadow Art Troupe txinatar itzalezko lanekin, Fujian-Zhangzhou Puppet Show Art Troupe eskuzorro teknikaren birtuosoekin eta Song Song Song Children and Puppet Theatrek lan garaikide bat baina txinatar inspirazio handikoa aurkeztuko du. Txinara Leiho hau historian lehen aldiz hain ordezkaritza handiarekin eta txinatar Txotxongiloaren Artearen kalitate handienarekin bere herrialdetik kanpo aurkeztuko da.