1967ko maiatzaren 23an Tolosako Ekibide Etxea (T.E.E.) diru asmorik gabeko kultur elkarte bezala osatzen da, gure herriko kultura eta ezagutza sustatu eta bultzatzeko asmoz. 1994an herri-onurako Elkarte izendatua izan zen.
Bere historia zabalean zehar, bere ekintzetan bere egitarauak aurrera atera ahal izateko edozein motatako lanak borondatez egin dituzten milaka tolosar sartzeko gai izan da: lan errazenetatik zailenetaraino edo aurdura gehien duteneraino. Bere izaera altruistak eta bere lanaren zorroztasunak sari desberdinak jasotzea ahalbidetu du, horien artean 1970ean Turismo Ekinbide Etxeei emandako Estatuko Lehen Saria eta 1989an Turismoko Euskadi Saria.
Bere sorraratik, Tolosako T.E.E.-ak herriko kultur bizitzan paper nagusi bat jokatu du. Bere lehenengo urtetatik, Tolosan ospatu ziren kultur eta jai ekintza gehienak aurrera ateratzen saiatu zen Elkarte hau. Duela urte batzuetatik nazioarteko proiekzio handiena duten ekintzetan edo gure Herrialdeko kultur panoramari hodeiertz berri bat ematen dioten ekintzetan bildu da bere antolaketa ahalegina.
Udalarekin elkarlanean eta bere fundazioaren 25.urteurrena dela eta, T.E.E.-ak Tolosako herriari egiten dion opari gisa, aire libreko eskultura erakusketa-museo iraunkorra martxan jarri du. Gaur egun hiriko ondare hau osatzen dute Jorge Oteizaren (Triangulo Plaza), Ricardo Ugarteren (Artxibo Probintziala), Nestor Basterretxearen (Emeterio Arrese), Antaren (Arramele Zubia) eta Tomas Hernandez Mendizabalen (Zezen Plaza) eskulturek.
Duela urte askotatik, gure herrian Txotxongiloaren Nazioarteko Zentru bat eta Abesbatza Musikaren Zabalkunderako Zentru bat izateko proiektu handi baten inguruan lanean ari da T.E.E.-a. Zentru honek dokumentazio zentru bat, museo bat, antzerki produkziotarako edo entseiutarako lekuak eta Zentruko ekintza propioez gain, Tolosako kultur panorama aberatsa osatzen duten ekintza gehienak hartu ahal izango dituen espazio eszeniko moderno bat izango lituzke.