Ibilbidea Ekintzak Tolosa Albisteak Denda

 

Albisteak

 

TITIRIJAIko 22º EDIZIOAren atarian urduritasun berezi batekin gaude. -16/11/2004

Prestaketak oso biziak izan dira eta agian horregatik, bereziki gu ilusioz beterik gaude atzeko oihala igo eta gure ikusle fidelen erreakzioa frogatzeko.

Martxo bukaera arte, proposamenak aurkezteko dugun epera arte, bost kontinentetako 363 proposamen jaso ditugu. Argi dago TITIRIJAIren deialdiak mundu osoko txotxongilolarien artean interes handia sortzen duela.

Jaialdiko taldeak, egitaraua osatzen duten 28 ikuskizunak aukeratzeko lan handia egin du eta atzerriko 9 herrialdetako 25 konpainiek eta Estatuko 6 autonomitakoek antzeztuko dituzte.
Tolosa, Euskadi eta Nafarroako 11 herritako zirkuitoa barnean sarturik, 145 antzezpen izango dira guztira.

Egitarau honetako beste atal batean zabalago azaltzen den arren, aurten erakargarri erantsi bat dugu, Indiar Txotxongiloari Leihoa.

Baina gainera, proposamen oso interesgarriekin, ondo eraikiekin eta gai ausartak lantzeko apustu argi batekin, Estatuko txotxongilolari gazte multzo on baten presentzia nabarmendu nahi dugu eta horrek adierazten du gure nazioan Txotxongiloa oso une interesgarrian aurkitzen dela.

Batzuengandik iripar tolerante batez behaturik, baina txotxongiloen artearen magiagatik, bapatekotasunagatik, bakuntasunagatik eta baita gaiztakeriagatik ere harrapatutako milaka ikusle sutsuk bizitako kultur gertakizun honen ospakizuna modu batera ala bestera posible egiten duten guztiei, benetan gure eskerrik beroenak.

[gora itzuli]

 

 

VIETNAMDAR TXOTXONGILOAK

Tolosako Ekinbide Etxeak ur gaineko ikuskizunetan erabiltzen diren 67 vietnamdar txotxongilo dagokien dekoratuekin eskuratu ditu, Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentruko proiektuko atala den etorkizuneko Txotxongilo Museorako.

Vitenamdik kanpo aurki daitekeen vietnamdar txotxongilo bilduma osatu eta garrantzitsuena da.

Tratua pasa den ekainaren 21ean itxi zen eta horretarako Tolosara etorri zen "Vietnam National Puppetry Theatreko" delegazio bat Mrs. Thuy bere zuzendariordearekin batera.

Lorpen honekin etorkizuneko Txotxongilo Museoko hondo propioak aberastuz doaz bai kopuru aldetik baita bere berezitasun aldetik ere.

[gora itzuli]

 

 

1ª GIGANTADA Tolosa – 19/06/2004

Pasacalles de las comparsas por la parte vieja y San Francisco con diferentes actuaciones de 32 gigantes y 42 cabezudos pertenecientes a las comparsas de Hondarribia, Irun, Iruña, Lakuntza, Solsona y Tolosa.

PROGRAMA

09.30h.- Diana de los dulzaineros por las calles de la Parte Vieja.

11,30h.- Pasacalles de las comparsas por las calles de la Parte Vieja y por San Francisco, con diferentes actuaciones.

14,30h.- Comida de las comparsas en diferentes sociedades populares de Tolosa.

17,30h.- Concentración de las comparsas en la plaza Zaharra y en la plaza Santa María.

18,00h.- Desfile de las comparsas por las calles de la Parte Vieja y por la calle Rondilla.

19,30h.- Concentración de las comparsas en la plaza Nueva con presentación de cada una de las comparsas y actuación de las mismas.

22,00h.- Cena de clausura con las comparsas y colaboradores, amenizada por una txaranga (plaza de abastos)

[volver arriba]